Hirix. Parte hartu Etxebarrin.

Tresna hau A3R Consulting enpresak garatua da. Etxebarriko ETE berritzaileen I. Lehiaketa irabazi zuen idea. Herritarrekin komunikatzeko Udalak dituen baliabideen barruan kokatzen da: Udal webgunea, sare sozialak, hileroko aldizkaria, informazio panelak, postontzietan informazioa banatzea… 

INFORMAZIOA
Batetik, informatiboa da: Albisteak, ekitaldiak, oharrak, puntu eta zenbaki interesgarriak, dendak, elkarteak eta klubak, aurrekontua eta organigrama…

Herritar bakoitzak aukeratu egin ditzakeela bere interesekoak izan daitezkeen gaiak eta horien inguruko informazioa soilik jasoko duela.

GERTAKARIAK, IRADOKIZUNAK.
Berritasun nagusia alerta edo gertakarien bidalketa da. Aplikazioaren bidez gertakaria azaldu eta argazkiak erantsi daitezke, baita geolokalizazioa eman ere. Une horretatik aurrera egiteko bat sortzen da Udalari dagokion arloan, eta dagokion pertsonarekin harremanetan egon daiteke zalantzak argitu, gaiari buruzko informazioa eman eta gertakariaren egoeraren berri emateko (emanda dagoen, bidean edo amaituta dagoen). Iradokizunek ere prozesu hori jarraitzen dute, baina kasu horretan bozkatu egin daitezke.

IOS eta Android-erako deskargatu daiteke, hizkuntza anitzetarako, sare sozialetan integratuta dago, doakoa da eta edozein udaletarako balio dezake.

PRESTAKUNTZA
Udal informatika zentroan doako ikastaroak emango dira tresna erabiltzeko interesa duten pertsonentzat.

ERRNKA BERRIAK
“Nire bizimodua hirian” aplikazioa garatu duen kideetako baten filosofia abiapuntu izanik, aplikazio honetan dendari eta ostalari eta elkarte eta klubek parte hartuko dute, hiri eta herrietako bizimoduaren partaide moduan. Erakunde horiek herritarrei informazio emango liekete eskaintza, ekitaldi eta jardueren inguruan; horrela, erabiltzaileek hirian gertatzen denaren inguruko informazio osoa edukiko lukete, betiere erabiltzaileek eurek aldez aurretik filtratuta.

Tresna hori hiritarren panelen osagarria izango da. Informazio garrantzitsu guztia udalerriko hainbat lekutan kokatutako pantaila digitaletan ikusi ahal izango da. Epe laburrera, EtxebarriBus autobus berrietako pantailak izango dira garapen berri horren pilotu. Hortik aurrera, Udaletxean, kiroldegian eta bestelako udal zerbitzuetan jarriko dira pantailak.

APP-a deskargatu.

QR kodea deskargatu edo egin klik sartzeko.