Arlo SOZIOKULTURALA. Kultura eta Kirola

Saileko Logo Ofiziala

Bere eginbeharra kultur eskaintza sustatzea, laguntzea eta bultzatzea da, udalarena zein udalerriko Kultur eta Kirol Elkarteek eskainitakoa. Herriko nahiz Auzoetako Jaiak eta noizbehinka zein aldizka antolatutako kultur eta kirol jarduerak kudeatzen ditu.

Euskara Zerbitzuak bere jardunean; alde batetik, Euskararen erabilerari eta sustapenari begira hainbat jarduera burutu eta babesten ditu; eta, beste aldetik, Udal Euskaltegian ari diren ikasleen diru laguntzak kudeatzen ditu.

Bere eginbeharra ere, Emakumea nahiz udalerriko Gazteengana beren beregi bideratutako jarduerak garatzea eta sustatzea da. Azken hau duela gutxi Gazteria Zerbitzutik hain zuen.

[...] Kultura eta gure Kultur ondarea osatzen duten elementu desberdinak – hizkuntzak, usadioak eta ohiturak, kirolak… - aldatzen eta garatzen doan errealitate bizi bat izan behar da; norbanakoek eta taldeek bereganatzen eta aldatzen duten errealitatea.

Usadioa eta ohiturak gainera elementu bizi bat izan behar dira, non, gero eta globalizatuagoa den mundu batean dauden beste kulturekin harremanetan egonik, osatzen joaten diren. Globalizazio testuinguru honetan kultur uniformetasunerako joera dago; eta, gainera, gizarte bakoitzaren berezko kultur ondasunak arriskua du errealitate bizi bat izatetik kontsumo objektu bat izatera pasatzeko.

Tokiko garapen iraunkorrerako estrategia, kultur ikuspuntutik, norberaren kultur nortasuna babestera eta bere eguneratze iraunkorra indartzera bideratu behar da. Tokiko kulturaren eta kirolaren garapena era bikoitz batean egin behar da; alde batetik, kulturaren eta/edo kirolaren hedadura eta kontsumoa bultzatzeko jarduerak burutuz; eta beste aldetik, ekoizpen eta sormen jarduerak aurrera eramanez. [...]    Plan Estrategikotik aterata.

Kontaktua

ARLO SOZIOKULTURALA
Kultura eta Kirola
Egetiaga Uribarri 1A, 2. - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 426 7005
94 449 1458 faxa
kultura@etxebarri.eus

Al-As-Az-Os 8:00 - 15:00
Og 8:00 - 11:00
Ar-Og  17:00 - 19:00 Kultur Etxea

Kultura zerbitzuak

  • Kultur Etxea
  • Kultura Sailaren Urteko Ikastaroak
  • Liburutegi Zerbitzuak

Plan Estrategikoa