Etxebarriko liburutegi-zerbitzuak

Liburutegi zerbitzuen logoa

Etxebarriko Udal Liburutegiak publiko guztiei, helduak eta umeak, irekitako zentroak dira. Informazioari, kulturari eta aisiari sarbide zerbitzuak doan ematen dituzte. Gure liburutegiek eskaintzen dizkizuten zerbitzu guztiak dohainik dira.

Liburutegi baten barnealdea

Liburutegi zerbitzuak erabiltzaileei begira askeak eta dohainik dira. Bertara sarbidea bi eratan egin daiteke.:

bertaratze soilarekin lortzen da, eta ez da behar inolako baldintza berezirik bete behar.

Zerbitzuaren erabiltzaileak, ohikoa edo ez-ohikoa izan arren, hainbat aukera ditu; alde batetik, irakurketa eta ikasketa gela desberdinak erabiltzea; beste aldetik, liburuak, egunkariak eta aldizkariak irakurtzea eta kontsultatzea; eta, azkenik, Internet konexioa.

Zerbitzuaren bazkide gisa...
Bazkide izaera bazkide txartela eskatzean lortzen da. Ondorioz, mailegu-zerbitzuaz goza daiteke.

Aipatutako txartela dohainik da eta ez du iraungitze datarik.
Txartela lortzeko ez da inolako baldintzarik bete behar, horretarako zuzendutako inprimakia betetzeaz eta sinatzeaz gain.
Txartelaren eskatzaileak 16 urte baino gutxiago baldin baditu, inprimakia gurasoek edo tutoreek sinatu beharko dute.
Bazkideak helbidearen, telefonoaren eta posta elektronikoaren helbidearen gaineko aldaketak eta txartela ustez galdu izana jakinaraztera behartuta daude.

Euskadiko liburutegi gehientsuenek sarean egiten dute lan. Ondorioz, Etxebarriko liburutegietako baten bazkidea baldin bazara, automatikoki sarean dauden liburutegiena ere izango zara..
Liburutegietako detaileakIrakurketa gela Liburutegiaren gune desberdinetan eskuragarri dauden eta norberaren material bibliografikoaren kontsulta eta irakurketa. 

Umeen gunea (San Antonio Liburutegian bakarrik)

Helduen gunea

Hemeroteka
Zerbitzu honek Bekosolo Liburutegian 7 egunkari eta 28 aldizkari irakurtzea ahalbidetzen du, eta San Antoniokoan, berriz, 7 egunkari eta 32 aldizkari.

Ikasketa gela (San Antonio Liburutegian bakarrik)

Mailegutza
Bazkide txartelarekin zure liburutegitik 6 dokumentu atera ahal izango dituzu :

  • 3 liburu
  • 3 material berezi (DVD, CD, VHS)

Sareko gainontzeko beste liburutegi publikoetan 10 dokumentu gehiago atera ahal izango dira:

  • 5 liburu
  • 5 material berezi (DVD, CD, VHS)

Maileguaren epea liburuentzat 21 egunetakoa izango da eta 7 egunetakoa material berezientzat.

Liburutegien arteko mailegua
Bazkideren batek Etxebarriko liburutegietan ez, baina Sareko beste liburutegietan bai aurkitzen den libururen bat behar baldin badu, bere liburutegian eskatu ahal izango du liburu hori jaso ahal izatea, liburutegien arteko mailegu zerbitzu bidez.

Berriztapenak
Liburuak irakurtzen bukatu ez baldin baduzu, beste 21 egun gehiagorako berriztatu dezakezu liburutegian, telefonoz eta Opac Web-aren bidez. Material bereziak 7 egun gehiagorako berriztatu daitezke.

Erreserbak
Behar duzun materiala mailegupean baldin badago erreserba bat egin dezakezu liburutegian edo interneten Opac Web-aren bidez. Interesatzen zaizun dokumentua itzultzean honen berri ohartaraziko zaizu telefono bidez (teléfono zenbakia eskatuko dizugu).
Liburutegiko katalogoko une horretan eskuragarri ez dauden dokumentuak erreserbatu ahal izango dira. Erreserbatutako lanak eskatzailearentzat eskuragarri egongo dira telefono bidezko jakinarazpena egin eta handik 48 orduetara..

Mailegu eskaera
Interesatzen zaizun dokumentua liburutegiko katalogoan baldin badago eskuragarri, 2 eskaera egin ditzakezu bai liburutegian bai interneten Opac Web-aren bidez. Jasotzeko bi eguneko epea duzu.

Internetera sarbidea
San Antonio liburutegian:
18 urtetik beherakoek lehentasuna izango dute 3 ordenagailuen erabileran, Interneten bidez beraien ikasketetarako informazioa bilaketa lanetan. Aldiz, 18 urtetik gorakoek gehiengoz 15 minutuko kontsultak egin ahal izango dituzte. Ordenagailutik inprimatu ahal izango da: 10 zentimo txuri beltzekoak eta 25 zentimo kolorezkoak.

Informazioa eta erreferentzia
Zerbitzuen eta berauen dokumentuen kokapenaren gaineko argibideak ematen dizkizugu. Informazioa aurkitzen ere laguntzen dizugu.

Kontaktua

BEKOSOLO LIBURUTEGIA
Bekosolo parkea 7 - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
944 264 167
bekosololiburutegia@etxebarri.eus

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 
10:00-12:55 eta 16:00-19:55


SAN ANTONIO LIBURUTEGIA
Andaluzia 19 - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
944 406 010
sanantonioliburutegia@etxebarri.eus

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera
10:00-12:55 eta 16:00-19:55
Ostiralak
8:00-15:00

Katalogoak

Leiho berria: LIBURUBILA
Leiho berria: KATALOGOA

Liburu eta filma digitalak

Leiho berria: LIBURUKLIK- Mailegu digitala (Liburuak)
Leiho berria: LIBURUKLIK- Mailegu digitala (Filmak)

Dokumentuak

 Mailegu Digitala
     (pdf, 73 Kb)
 Gurasoentzako Gida 
     (pdf, 553 Kb)
  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
  • Euskadiko Aldizkari Ofiziala
  • BOE
  • Liburutegi Zerbitzuak