Historia

Etxebarriko San Esteban elizateak Uribeko merindadea osatzen zuen, eta 2005etik izendapen ofiziala “Etxebarri” da eta Galdakao eta Zaratamoko elizateekin batera Uribeko merindadea osatuz. Bizkaiko jaurerriak Uribeko merindadea eta beste lau zituen (Busturia, Arratia-Bedia, Markina eta Zornotza), bakoitza bere dei-adar mendiarekin (Sollube, Qiz, Gorbeia, Ganekogorta eta Kolitxa). Mendi horietatik egiten zitzaien agintariei Gernikako Batzar Nagusietara joateko deia, adar-hots eta suaren bidez. Etxebarrik 37. eserlekua eta botoa zituen.

Etxebarriko mojoi zaharrai

Garai hartan Legizamondarren esku zegoen agintea. Ganboatarren leinukoak ziren, Cid-en familiako zaldun baten ondorengoak. Jaun feudal haiek beraien dorretxetik agintzen zuten, eta horrela, inguruan istilurik ez izatea lortzen zuten, nahiz eta askotan, horretarako, gehiegikeriaz jokatu behar. Legizamongo dorretxea leinu honen inguruan gelditzen den testigantza bakarra da; Legizamongo Pedro, jabea, Granadan borrokan hil zen 1319an.

Legizamondarrak sortu berria zen Bilbo hiribilduan ere nagusi izan ziren Begoñan zituzten jabetzekin eta zuten eragin ekonomikoarekin. Nahiz eta María Díaz de Haro Bizkaiko andreak Bilboko hiri-gutunaren bidez (1348/06/05) Echevarriko bidea erabiltzea galarazi, Legizamondarrek botere handia izaten jarraitu zuten. Horren erakusgarri ditugu gaur egun konpontzen ari diren Legizamondarren jauregia (XVIII. mendekoa), gaur egun errekuperatuta eta berriztatuta eta Lezama-Legizamon errota (XVIII. Mendekoa). Kareharri-harlanduzko baoak dituen etxe neoklasiko handi hori hasiera batean irina egiteko errota moduan erabili zen, eta XIX. mendean paper-lantegia izan zen. 1972ko uholdeak izan zirenetik, ez da gehiago erabili

Gure elizatean Etxebarriko dorrea zegoen Etxebarriko errepidea kontrolatuz eta Arbolantxakoa, hegal erdian eraikitakoa beste dorre batzuk suntsitzeko asmoarekin. Auzokoen arteko bandokide guden sasoia zen, denek boterea lortu nahian. Etxebarrik toki estrategikoa eskaintzen baitzuen; nekazal aberastasuna eta errekaren indarra errota eta burdinolekin.

1624ko apirilaren 17an, Bizkaiko jaurerriko batzar orokorrak, Holandako ontzi batzuen ustezko erasoen aurrean, jaurerriko kostalde eta postuak sendotzea erabaki zuen eta Bizkaiko elizate eta hiribilduetan kapitainak eta ofizialak izendatzea. Etxebarriko eta Lezamako kapitaina Juan de Aldape jauna izan zen. Kapitain eta ofizialen izendapen hauek hiribildu eta jaurerriaren arteko auzia sortu zuen, eta Felipe IVk aipatutako urteko azaroan izendapen guztiak baliogabetu zituen.

Nekazariak Uribarriko ibarreani

1637an, Felipe IV erregeak Bizkaiko jaurerriari tropen eskaera bat egin zion; sasoi horretan Frantzia eta Espainiak zuten gudarako eta jaurerriak mila gizonen berezko heren bat prestatu zuen. Horretarako, Bizkaiko herri ezberdinetan soldadu banaketa egin zen eta Etxebarriak bi soldadu eskaini zituen.

Bizkaiko jaurerriak 1639ko apirilaren 20an prebentzio neurrien artean honako hau erabaki zuen; jaurerri barruko jende armatua kostako zein alde eta portutara abiatu behar zen Frantziako ontziek eraso egitekotan. Etxebarriko gizon armatuei, eta Nerbioi arroko herri gehienei, alarma egoeran Portugaletera abiatzea zegokien.

1704an 20 sutegi zituen, eta 1798an 23 izan ziren. XVIII mendean, Espainiako oinordetza guda irabazi ostean, Felipe V-k euskal eskubide nagusi batekin bukatu nahi zuen: merkataritza librea. Itsaso eta frontera portuetan aduanak jartzean, altxamendua egon zen eta Etxebarrikoek be parte hartu zuten. 1718ko irailaren 5ean nekazari pelotoiek Bilboko hiribildua hartu zuten autoritateen etxeak arpilatu eta errez. Arana diputatu nagusia hil zuten eta Foruen aurkako atentatuaren ustezko konplizeak ziren fraide eta abadeei kalte eginez. Herrialdea militarki hartu zuten azaroaren 11n. 3000 soldaduen tropa bat Bizkaian sartu zen Loya jeneralaren agindupean eta bere kontingenteak hiribildu, Lutxana, Portugalete eta Bermeo artean banatuz. 1719ko urtarrilaren 7an Loyak bando bat aldarrikatu zuen eta Felipe V-ak merkataritza librea berrezartzeko asmoa zuela adierazten zen eta 18an heriotza-kondena iraileko gertakizunetan erruztatutako 16ri eta Bilboko kartzelan garrotean hil zituzten. (Labayru: "H. B. S. B.", t. VI, kap. X, orrialdeak. 93 eta 107). 1794ko abuztuaren 21ean, Echevarriko miliziek Bizkaia eta Gipuzkoa arteko frontera defendatu zuten..

Doneztebeko eliza eta Santa Ana baseliza

XVII mendearen hasieran, Bizkaiko jaurerriko erregimentu orokorreko pertsonalaren hauteskunde orokorretan, Etxebarrik ganboatarren alderdikeria bozkatu zuen. Frantsesen menpe, sistema politikoa Elizatetatik Udal Kontseiluetara pasatu zen, beti ere autoritate militarraren agindupean. Independentzia guda ostean (XIX. mendea), aurreko egitura politikoa berreskuratu zen baina gutxira 1876an, Foruak indargabetu zituzten. Ordutik hona Errepublika, Diktadura eta 1975etik hona parlamentuzko monarkia.

Etxebarriko historiaren laburpen honetako azken kapitulu bezala, tradizionalki nekazal ekonomiatik industrializaziora egindako jauzia aipatu behar da, honek 1950tik aurrera ekarri zuen inmigrazioarekin. Auzokide berri hauek mendi gunean kokatu ziren, gaur egun San Antonio moduan ezagutzen duguna, lehenengo lursail artekarien zaindaria. Jaio zenetik, burutu duen ekimen sozialengatik ezaguna, gure herri maitearen espiritu adierazlea.

Mende hasiera, 90. hamarkadan hasitako hirigintzako prozesu handien eta barne birgaikuntzen amaierak mugatzen du. Urbanizacio berritzearen eta ordenatzearen inguruko prozesu honek, hiriburuarekin eta herrialdearekin duen egoera estragekioa gehituz, Etxebarri herri erakargarri bihurtzen du. Honen guztiaren eraginez, Etxebarrin bizi kalitate handiaz gozatzen da; bertan, kirol eta kultur instalazio handiaz, lorategi eta aisialdirako gune zabalak eta jarduera eta zaritzu eskaintza anitzak aurkitzen direlarik.

Metroaren etorrerak eta EtxebarriBus izeneko udal garraiobide sistemaren ezarpenak, udalerri barneko eta kanpoko komunizakoa egituratzen dute. Honek guztiak, zerbitzuen arteko lotura ahalbidetzeaz gain, oztopo orografikoak gainditzen ditu.

Etxebarrin 2009an Galdakaoko Santa Maria Elizatetik desanexionatu izanaren 500. urteurrena ospatu zen. Gertaera gogoangarri honetan "Etxebarri Bizi" ideiaren bidez herri izaera ospatzen da. Idea hau 2015ean 11.000 biztanle baino gehiago dituen herritar guztien artean zabaltzen da.

  • 500 Urteurrena
  • Labayru Institutua
  • Kultura. Bizkaiko Foru Aldundia