Etxebarriko Legegintzaldi Planak erakusten du zeintzuk diren Gobernu Taldeak udalerrian jarraituko dituen jarduera-ildoak, zehatz-mehatz eta urte naturaletan banatuta.
Legegintzaldi Planak zehaztu egingo ditu 2012-2020 Tokiko Ekintza Planean azaltzen diren ekintzak, urteko eta lau urteko epeei dagokionez. Plan hori duela gutxi onartu da eta Udal mailako Plan Estrategikoa da, Etxebarriko ideia eta proiektuari buruz ari baita.
Legegintzaldi Planak Gobernu Taldeak jarraitzen dituen ekintza zehatz eta helburu handien arteko elkarkidetasuna erakusten du. Udal kudeaketarako oinarrizko tresna da; izan ere, horren jarraipen, kudeaketa eta ebaluazioak zuzendaritza tekniko eta politikoko organoen inplikazioa ere eskatzen du.
Baina are gehiago, herritarrei dagokienez gardentasun eta komunikazioa landu dela esan dezakegu. Gainera, Plana egiteko orduan eta horren ebaluazioan ere parte-hartzeko aukera eman du.
Ondoren azaltzen dira urte honetan zehar martxan dauden, hasi, amaitu eta ikerketa fasean hasiko diren ekintza nagusiak. Aurreko urteetan amaitutako ekintza-zerrenda ere aztertzeko prest dago. Ekintza horiek ikusteko aukera dago, dagokion loturaren bidez.