ETXE-ON. Udala, zu hurbilago...

Logo ETXEONEstatu mailako Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendapena jaso duen Etxebarrik berrikuntzaren aldeko konpromisoa bere gain hartzen du, eta izendapen horretara aurkeztutako ekintza bat garatzen du: ETXE-ON proiektua. Aipatutako proiektu honen xede nagusia Udalarekiko harremanetarako eta izapideak eskuratzeko erabilgarriak izan daitezkeen tresna elektronikoak eta telematikoak eskaintzea da. Gainera, hau guztia Udala urteko 365 egunetan 24 orduz irekia egotea lortze bidean lehen urrats bat da.

Bulego Elektronikoak

Bulego elektronikoaren irudiaUdalak bat egin du Bizkaiko Foru Aldundiak BiscayTIK proiektuarekin, elektronikoki 50 izapide gauzatzeko aukera eskaini asmoz. Epe ertainean 100 izapide burutu ahal izango dira; hau da, ia-ia Udalarekin landu daitezkeen gai guztiak. Herriko gune estrategikoetan 5 bulego elektroniko kokatu dira. Bulego hauen bidez izapide elektronikoak eskuratzeaz gain, beste hainbat zerbitzu eskaintzen dira: enplegu eskaintzen gaineko informazioa jasotzea, erakunde mailako web orrietara sarbidea, sms-ak bidaltzea, posta elektronikoa…Bulego hauek martxan egongo dira berauek kokatuak dauden instalazioen irekiera ordutegietan:
  • CIME
  • Osasun Zentroa
  • Kultur Etxea
  • Kiroldegia
  • Metro Geltokia

Terminalak

Cime - Informatika Zentroa   Osasun Zentroa   Kultur Etxea   Kiroldegia   Metro

Estatistikak

Etxeon. Kontsulten eboluzioa

Kontaktua

BISCAYTIK. Izapideentzako laguntza
900 840 250

CIME. Kontsulta teknikoak
94 449 6871 - 650 795 090

UDALTZAINGOA.
Abisuak: gertakariak eta kalteak bulegoetan
94 426 3737

SAC Etxebarri.
Argibide orokorra
94 426 7000
 WEB GIDA ETA IZAPIDEAK
Ikastaroa pdf-n. Web nola erabili eta izapide elektronikoak. NA elektronikoa...

 ETXEON
Ezagutu dena bulego elektronikoei buruz

 ETXEBARRIKO IZAPIDEAK
Hemendik egin zuzenean izapide elektronikoak