Udal Zergak eta bestelakoak

Jarraian udaletik izapidezko zergarik ohikoenen zerrenda aurkezten da. Azkar irakurtzekoa izateko laburpen gisa aurkezten dugu guztia. Argibide gehigo jaso ahal izateko, zerga arautzen duen ordenantzari dagokion esteka eransten da. Ordenantza hau urtero eguneratzen da. Informazio gehiago Udal Zerbitzu Ekonomikoetan jaso ahal izango duzu.

NIRE ORDAINKETA. Sartu ON-LINE ordaintzeko

HBGZ (Gainbalio Ohia)

Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga.

Egitate Zergapegarria:
Landa eta hiri ondasunen gaineko eskubideen titulartasun hauek osatzen dute egitate zergapegarria: jabetza eskubidea, administrazio-emakida, lursailaren gaineko eskubide erreala edo usufruktuaren gaineko eskubide erreala.

Subjektu Pasiboa:
Zerga honen egitate zergapegarria den eskubidearen titulartasuna duten pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak.

Arautegia:
 Ordenantza Fiskala 02 - Hiri Izaera Duten Lursailen Balio Igoera Zerga 
 8/1989 Foru Araua

OHZ (Aintzineko Hiri-Kontribuzioa)

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga .

Egitate Zergapegarria:
Lursail horiek izaten duten balioaren gehikuntza eta jabariaren mugatzailea den gozamenerako eskubide errealarengatik jabetza transmisioaren gaineko jakinarazpena egitean.

Subjetu Pasiboa:
Las personas físicas y jurídicas y las entidades que ostenten la titularidad del derecho que, en cada caso, sea constitutivo del hecho imponible de este impuesto.

Arautdia:
 Ordenantza Fiskala 03 - Ondasun Higiezin Zerga 
 9/1989 Foru Araua
 77/1990 Foru Dekretua

 GARRANTZIZKOA: 2017tik aurrera OHZren Aldaketa.


Urteko Ordainketa - Borondatezko epea:
OHOren borondatezko ordainketa garaian kudeaketaz Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantzako Saila arduratzen da. Sail horretan burutu behar dira helbideratzeak, aldaketak eta kudeaketak.

EPEA: IRAILEKO 1. astetik URRIKO 1.astera (gutxi gorabehera)

KONTAKTUA: Bizkaiko Foru Ogasuna
Nagusia 38 - Basauri 94 406 5915
Kapuchinoak 2-4  - Bilbao 94 406 7900
 

TMIZ - IBILGAILUAK

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga.

Egitate Zergapegarria:
Bide publikoan zirkulatzeko egokian diren trakzio mekanikozko ibilgailuen jabeak, zeinahi izanik ere mota eta maila.

Subjetu Pasiboa:
Zirkulazio baimenean jasotzen den ibilgailuaren jabea (pertsona fisikoak edo juridikoak).

ORDAINKETA EPEA:
Maiatzaren 2tik ekainaren 30ra arte.

ORDAINKETA PASABIDEA:
www.euskadi.net/mipago

Araudia:
 Ordenantza Fiskala 04 - Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga 
 7/1989 Foru Araua

IEOZ - LANAK

Instalazio, Eraikuntza eta Lanen gaineko Zerga.

Egitate Zergapegarria:
Hirigintzako lanen baimena ezinbestekoa duten edozein eraikuntzek, instalazioek eta lanek, baimena lortu den arren edo ez, beti ere egitea udalari dagokionean.

Subjektu Pasiboa:
Eraikuntzen, instalazioen eta lanen jabeak diren pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nahiz eta ondasun higiezinaren jabeak izan edo ez.

Araudia:
 05 - Instalazio eta Obra Eraikuntza Zerga 
 10/1989 Foru Araua

EJZ - JARDUERAK

Ekonomi Jardueren gaineko Zerga.

Egitate Zergapegarria:
Udalerrian burutzen diren enpresa-jarduerak, profesionalak edo artistikoak, zehaztutako tokian burutu arren edo ez eta Zergen Tarifetan zehaztuak egon arren edo ez.

Subjektu Pasiboa:
Egitate zergapegarria eragiten duten jarduerak udalerrian burutzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak.

Araudia:
 Ordenantza Fiskala 22 - Jarduera Ekonomikoen Zerga 
 2/1982 Foru Dekretu Arauemailea 
 120/2010 Foru Dekretua
 1/1991 Foru Dekretu Arauemailea
 1/1992 Foru Dekretu Arauemailea

Kontaktua

ZERBITZU EKONOMIKOAK
Sabino Arana 1A, 1. - 48450 Etxebarri
Kokatu >>
94 426 7010
94 449 1458 faxa
servicios.economicos@etxebarri.eus 

AAAOO 8:00-15:00 
DIRUBILKETA eta
GAINBALIOAK
Sabino Arana 1A, 1. - 48450 Etxebarri
Astelehena eta osteguna 9:0 - 13:30 
  • Toki Zergak