N-634 lurperatzea eta biribilgune berriaren eraikuntza

N634 errepidea, Etxebarritik Etxebarriko Udalak gogo biziz eskatu duen proiektuetako bat epe laburrean egia bihurtuko da. N-634 errepide nazionalak eta udalerriko erdigunera sartzeko errepideak osatzen duten bidegurutzean biribilgune bat eraikiko dute eta errepideko trafiko nagusia lurpetik igaroko da.

Etxebarriko bidegurutzea historikoki udalerria erdibitzen duen errepide honetako gurutzagune arriskutsuenetako bat da. Zorionez, egunero Bilbora edo Donostiara doazen 50.000 bat ibilgailuren pasagune hau hurrengo urteetan desagertarazi egingo dute auzotar zein errepidearen erabiltzaileen onurarako.

Faseak
2007an Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Batzar Nagusietan onartu zuen, aho batez, errepidea lurperatzeko proiektua. Egin beharreko izapideak burutu ostean (ingurumen-inpaktuari buruzko azterketa, behin betiko proiektua lantzea, lehiaketa publikoa egitea eta obrak esleitzea), lanei 2011. urtearen hasieran ekingo zaie eta 2 urte iraungo dute. Lanek 30 milioi euro inguru balioko dute.

OHARRA: PROIEKTU HAU AURREKONTURIK GABE DAGO

Proiektua
Trazadura-proiektuak azalera handia izango du. Etxebarri Basauri eta Galdakaotik banantzen duen Baskonia zubitik hasi eta Etxebarriko udalerria zeharkatuko du Bilboko mugatik hurbil dagoen gasolindegia gainditu arte. Guztira, obrak ia kilometro eta erdiko luzeera izango du.
Biribilgunearen planoa

Biribilguneak eta inguruak Bilboko norabidean kilometro batera dagoen Ibarsusiko biribilgunearen antza eta funtzionalitatea izango dute. Hala ere, biribilgune berria atseginagoa izango da, herrigunetik gertuago dagoelako eta hein handi batean oinezkoentzako izango delako. Errepidearen ibilbidea beheratu egingo da eta ohiko trafikoa biribilgunearen azpitik igaroko da. Gainean erdigune irekia duen biribilgunea egongo da eta, horren bidez, Etxebarriko sarbidea erregulatuko da. Infografian ikus daitekeen bezala, aurreko guztiaz gain, dauden sarbideak hobetuko dira eta bide berriak gehituko dira.

Ekintza gunea ortofoto

Baskonia Oinezko Pasabidea

PROIEKTUA 2013an BURUTU DA.

Obra honi esker, Basaurira oinez joateko arazo handienetako bat konpondu da. Alde batetik, egungo zebra-bidea kendu da, bertan behin baino gehiagotan oinezkoak harrapatu eta istripuak sortu baitira. Bestetik, oinezkoentzako pasagune bat jarri da Kukuiagako parketik Basaurira arriskurik gabe eta oinez joan ahal izateko. Pasagunea oraingo bidegurutzetik metro batzuetara jarri da, eta horrela konexioak hobetuko dira alde bietan. 

Auzotarrek eta Udalak urte askotan zehar hala eskatu ondoren, proiektu hau azkenik burutu egin da. Erakundeen eskakizun zaharra bukatutzat joko da eta lanek urteetan zehar hor egon den puntu beltza ezabatu dute. 


Pasarela peatonal Baskonia