Euskotren-en Zubi berria

Zubi berria egingo da Euskotrenen Bilbo-Donostia trenbide linearen gainean.

Obra hori exekutatzeko 22 hilabeteko epea egongo da, eta aurrekontua, berriz, 3,5 milioi eurokoa izango da; Finantzazioa erdibana egingo dute Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolaketa, Ingurumen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe) eta Euskal Trenbide Sareak; 2010ean bien artean sinatutako lankidetza eta finantzaketa hitzarmen bati esker.

Euskotren zubiaren infografia

Zubi berriak bao bakarreko egitura izango du; modu horretara, erdialdean euskarririk ez izatea saihestuko du, Nerbioi ibaiaren ibilgua libre utziz. Ondorioz, uholde-arriskua asko murriztuko da, egungo egiturak sortzen duen tapoi hidraulikoa kendu egingo baita. Era berean, hiru metro luzerako oinezkoentzako pasabide bat ere izango du, Etxebarri eta Basauri arteko iragaitea erraztuko duena. Gainera, bertan bidegorri bat ezarri ahalko da, arestian aipatu bi udalerrien artean bizikletaz ibili ahal izateko.

Zubi berriak hiru metro luzerako oinezkoentzako pasabide bat ere izango du, Etxebarri eta Basauri arteko iragaitea erraztuko duena. Gainera, azpiegitura berrian bidegorri bat ezarri ahalko da, arestian aipatu bi udalerrien artean bizikletaz ibili ahal izateko.

Zubiaren egungo egoera

Obra hori Instituzio desberdinen mende dauden garraio-azpiegitura desberdinen baterako plangintzaren baitan kokatu behar dugu. Mugigarritasun inteligente, eraginkor eta, bate zere, iraunkorragoa lortzea da azken helburua, herritarrei ibilgailu pribatuaren erabilpena murriztu araziz eta bestelako garraioak sustatuz, hala nola, trena edota bizikleta.

Zentzu horretan, gogoratu beharra dago Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Saila Bizikleta-bideen LPS idazten ari dela Euskal Autonomia Erkidegorako. Hori horrela, epe ertainean Etxebarriko ingurunea oso gune garrantzitsu bihurtuko da garraioari dagokionez; bertan egingo dute bat, izan ere, metroaren 1., 2. eta 3. lineek. Hitzarmen honetan jasotzen den jardueraren bidez, asko erraztuko da gune intermodal horretara jotzeko aukera, bai oinez, bai bizikletaz.

Erakundeen plangintza bateratuari dagokionez, Etxebarri eta Basauri arteko bide-zatian Bizikletaz ibiltzeko Bizkaiko Plan Zuzentzailea aplikatu da. Etxebarriko zubi berrian ere bizikletentzako pasabidea egitea aurreikusi da, Nerbioi ibaia alde batetik bestera igaroz eta Etxebarri Legizamongo penintsularekin batuz.

  • Euskotren
  • ETS