UE-41 eko etxebizitza berriak

Metacal lantegi zaharraBere garaian iragarri bezala, Metacaleko lurzoruko etxebizitzen promozioak epailearen fasea gainditu du udalak proposamen bat egin  baitu: hainbat etxebizitza babes ofizialeko etxebizitza bihurtzea. Etxebizitza hauek libreek baino askoz ere prezio baxuagoa izango dute. 

Lurzoruaren jabe izan den banketxeak kudeketa zaila burutu behar izan du enpresa sustatzailea eta eraikitzailea bilatzeko..

Azkenik, hitzarmen bat  adostu da Udalaren eta enpresa sustatzailearen artean

Etxebizitzak

Etxebizitza kopurua handitu egingo da, Lurzoru Legeak baimentzen duenaren arabera. Eraikin kopurua mantenduko da baina etxebizitzen azalera txikiagoa izango da.
Kopuruari dagokionez, 82 eta 94 BOE eraikiko dira,  hauen prezioa Eusko Jaurlaritzak ezarriko du eta Etxebiden izena emanda dauden etxebarritarren artean zozketatuko dira.
Beste 161 etxebizitza eta 25 atiko salmenta librekoak eta itunpeko preziodunak izango dira. Prezioa 3.700 €/m2 erabilgarri eta 4.500 €/m2 erabilgarri artekoak izango dira, trasteleku eta garajea barne(merkatuan dauden prezioak baino merkeagoak eta hasieran saldu zirenak baino askoz merkeagoak).
Salmenta libreko etxebizitza hauetan etxebarritarrek lehentasuna izango dute salmentaren hasiera-data hasi eta 3 hilabeteren barruan, baita aurretik udalerrian gutxienez 5 urtez erroldatuta egon direnak ere.

Infografia. Urbanizazio berriaren ikuspegi orokorra

Zozketa

Udal honek urriaren 31 baino lehen BOE zozketa bat egingo du .Etxebarritarren bati BOEren  zozketan etxebizitza egokituko balitzaio eta aurretik salmenta librekoaren erosketa gauzatua balu, enpresarekin sinatutako kontratua desegin ahal izango du, kargurik gabe, urriaren 31 bitartean..

Garrantzizkoa:

Promozio honi buruzko informazioa dagokion unean jakinaraziko da , beraz, eskatzen dizuegu oraingoz ez dezazuela kolapsatu Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzua gai honi buruzko zalantzak argitu nahian.