Metro Bilbaoren 3. Linea eta Etxebarriko geltoki berria

3 garraiobide: Metroa, Trena eta TranbiaUrte gutxiren buruan, ingurunearekin ondoen komunikatuta dagoen udalerrietako bat izango da Etxebarri. 2005eko urtarrilaz geroztik martxan dagoen geltokiari, laster batean, metroaren 3. linearen geltokia gehituko zaio. Beraz, Etxebarriko geltokia ia-ia intermodala izango da. Trenbidea izango da, gure garraiobide ekologiko eta iraunkorrena, mugigarritasunerako gure udalerriak duen aukerarik onena.

Proiektu horrek barne hartzen du, geltokia bera eraikitzeaz gain, 3. linea berriaren eta egun martxan dagoen Euskotren sarearen Bilbo-Donosti Linearen arteko lotura.Udalerri gutxik izango dute Etxebarrik besteko lotura-aukera: Ezkerraldearekin, Metroaren 2. linearen bidez; Uribe Kostarekin Metroaren 1. linearen bidez; Bilbo erdigunearekin (Casco Viejo geltokia) 3. Linea berriaren bidez. Euskotren izango da azken linea hori kudeatu eta ustiatzeko arduraduna; eta azkenik Euskotranen bidez, tranbia-zerbitzua zabaldu egingo da, Atxuritik Etxebarriraino.

Zerbitzua
Aipatu tranbiarekin lotura hori 2012. urte inguruan gauzatu ahalko da; orduan, Atxuriko geltokiarekin bat egiteko aukera egongo da, Bilboko tranbiaren luzapen bidez. Etxebarriko tranbia-geltoki berriari Etxebarri-Iparraldea izena emango zaio. Geltoki berri horretan, beraz, bi erabilera uztartuko dira: EuskoTren eta EuskoTran.

Lehenengoaren kasuan, maiztasuna areagotu egingo da Etxebarri eta Matiko artean, Metroaren 3. linea osatzeko. Etxebarri baino haratagotik datozen trenek Casco Viejo geltokia erabiliko dute, Atxurira heltzeko orain dauden modu eta ordutegi antzekoekin. Destinoa aldatu da, maiztasuna mantenduz. Hala ere, Etxebarri eta Casco Viejo arteko EuskoTren unitateek Metroak bezalako maiztasunak izango dituzte.

Línea 3
3. Linea Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko dute %50ean, eta bost minutuko maiztasuna duen lotura ezarriko du Etxebarriko San Antonio eta Matiko artean. 3. linearen bidez bost minuturo egongo da Etxebarri eta Matiko arteko lotura eta, hori horrela, 71.000 lagun baino gehiagok izango dute metro geltokiren bat etxetik 10 minutu baino gutxiagora.

Ibilbideak 5.885 metro ditu luzeran, eta guztira zazpi geltoki (Etxebarri-Iparraldea, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Casco Viejo, Uribarri eta Matiko).

3. linearen behin betiko ibilbidearen berezitasunetariko bat da, Casco Viejo geltokia ez dela terminala izango, lotura baizik. Horrela, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Zurbaranbarri igaro ostean, 3. lineako erabiltzaileek Casco Viejo geltokian egin ahalko dute 1. eta 2. Linearekin lotura. Casco Viejo geltokitik aurrera 3. linea Uribarri eta Matiko auzoetaraino luzatuko da.

Proposamen berri horri esker Zumalakarregi (gaur egun zerbitzuan) eta Uribarriko (3. lineako ibilbide-proiektuan jasota dago) geltokiak geltoki bakar batean bateratuko dira, Uribarri auzoan.

Bestelakoan, Etxebarri eta Txurdinaga arteko bide-zatian ez da ia aldaketarik egon, hasierako proiektuarekin alderatuta. Etxebarriko geltokia aire librean egongo da; Otxarkoaga eta Txurdinagakoa, berriz, lur azpikoak izango dira. 

Alzado de la Estación

Igogailua
Geltokia eskailera eta igogailu bidez konektatuko da Etxebarriko erdigunearekin; San Antonio auzoarekin, berriz, aldats erdian dagoen igogailu batekin. Geltokitik abiatuta, N-634 errepidearen azpitik jo ahalko da bertara; modu horretara, San Antonio eta Kukullaga auzoetako biztanleek metro-sarea gertuago izango dute, behin betiko.

Igogailuaren bidez Zintururi plazaren eta Etxebarri-Iparraldea geltokiaren artean dagoen malda gainditu eta San Antoniorekin lotura egin ahalko da. Igogailuak geldialdi bat egingo du erdibidean, Kukullaga auzoa osotzen duten kaleei zerbitzua emateko, hau da, Euskal Herria, Marivi Iturbe, San Antonio eta Ganguren Mendi. Gainera, handik metro gutxira Osasun Zentroa dago; beraz, bertara jotzeko askoz errazagoa izango da, igogailua hiri erdian dagoelako, eta erabilera independentea eman ahalko zaiolako, geltokiaz gain.

Gaur egun, hiri-autobusak, hau da, Etxebarribusak, Etxebarriko 1. Metro-linearekin bat egiten du, besteak beste, baina igogailu-zerbitzu eta guzti. Modu horretara, sarbidea azkarragoa eta arinagoa izateaz gain, erraztasun ugari eskainiko dizkie auzotarrei, Bilboko beste auzoekin bat egiteko orduan.

Obrak
3. Linearen eraikitze-lanak martxan dira 2009ko uda bukaeraz geroztik. Etxebarri eta Txurdinaga arteko bide-zatia da luzeena; 2,6 kilometro ditu, eta 64,3 milioi euroko aurrekontua. Exekuzio-epea, berriz, 39 hilabetekoa da. Txurdinaga eta Otxarkoagako geltokiak ere barne hartzen ditu proiektuak.

Pasa den otsailaren 14an, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio arloko kontseilari Iñaki Arriola jauna Etxebarrira hurbildu zen, Etxebarriko San Antonioko geltokia izango denaren eraikitze-lanei buruz alkateari zuzeneko informazioa emateko. Metroaren 3. linea horren azpiegituraren bidez, areagotu egingo da udalerriak Metro-sarearekin egun duen lotura.

Arriolak azaldu zuenez, proiektuaren exekuzio-epea 18 hilabetekoa da, eta aurrekontua, berriz, 6,9 milioi eurokoa; gaur egun lizitazio-prozesuan dago eta, horregatik, aurreikusitako epe logikoak betez gero, obrak 2010eko udaberrian hasiko dira.

Obra gauzatu ahal izateko, zenbait unetan desbideratu egin beharko dira bai N-634 errepidea, bai trenbidea bera. Horren berri unean-unean emango zaie treneko edota garraio publiko nahiz ibilgailu pribatu bidezko erabiltzaileei.

Etxebarri eta Txurdinaga arteko bide-zatiak 2,6 kilometro ditu, eta obretan dago 2009ko bukaeraz geroztik; exekuzio-fasea hasita dago, eta metroa igarotzeko tunela egiten hasi dira dagoeneko. Era berean, adjudikatuta daude Txurdinaga-Casco Viejo eta Etxebarri arteko bide-zatiak, eta Matikoko geltokia, berriz, lizitazio-prozesuan dago. Aurreikuspenen arabera, 2010eko udaberrian hasiko dira Etxebarriko obrak.

Garraioak

  • EtxebarriBus
  • Bizkaibus
  • Euskotren
  • Metro Bilbao
  • Taxiak
  • Metro Bilbao
  • Euskotren
  • Euskotran
  • ETS