Alkatearen Agurra

Ongi etorri!

Ongi etorri informazio, interakzio, izapidetze eta, nola ez, gure herriaz, Etxebarri, gozatzeko eta beronen iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko gune berri honetara. Atari honetan Etxebarriren muina eta funtsa jasotzen saiatu gara. Etxebarri herri txiki bat izan arren; handia da zerbitzuetan, jarduereetan, gune berdeetan, mugikortasunean, beste herriekiko harremanetan, historian… eta, baita ere, harreran, elkartasunean eta bere herritarrek agertzen duten maitasun keinuetan.

Tresna hau eskuragarria, dinamikoa, gardentasuna ahalbidetzen duen informazio iturri handia: albisteak, aurrekontuak, balantze ekonomikoa, proiektuak, legealdiko plana, diru laguntzak, kontratazioak, ordenantzak, udalbatzak….

Herritarren parte harte aktiboa laguntzen duen tresna berri bat da HIRIX aplikazioa. Tresna hau etxebarritar gazteak sortutakoa da, herriaren zerbitzura bere adimen guztia jarri dutenak.

Egunez-egun, guztion ekarpenei esker, denok gogoko dugun Etxebarrira hurbiltzen ari gara. Etxebarrik une oro bizi duen aldaketa orri hauetan islatzen da. Esfortzu horren oinarrizko zutabeak zuen parte hartzea, konpromisoa eta gardentasuna dira. Une oro irekitzen eta eguneratzen ditugu atari honetako “leihoak”, informazio berria gehitzeko edo elkarrizketa eta parte hartze guneak sortzeko.

Gainera, herritarra baldin bazara edo ez, bertan lagungarri izango zaizkizun hainbat argitalpen aurkituko dituzu: EtxeGaur, Etxebarriko Gida Orokorra, Kale-izendegia, Gida Soziokulturala, Elkarteen Gida, Merkatal Gida, Birziklatze-gida, Bizikidetzako Gida

Indargune bezala aipatzekoa da Izapideen Gidaren bitartez telematikoki izapide administratiboak egiteko aukera. Urrats bat gehiago urtean 365 egunetan eta 24 orduz Udaletxea irekita egotearen aukeraren alde.

Proiektu honi eta beste batzuei esker, Etxebarri, 2011. urtetik hasita, ZIENTZIAREN ETA BERRIKUNTZAREN HIRIA da. Estatu mailako sari honek jasangarritasunera eta berrikuntzara bideratutako neurri guztiak kontuan hartzen ditu, eta, bereziki, web orri hau.

Besterik gabe, ETXEBARRI EGITEA eta BIZITZEA proiektura gonbidatzen zaituztet.

Loren Oliva (firma-sinadura)Agur bero bat.
Bizi Etxebarri!

Loren Oliva, Etxebarriko Alkatea.

           Jarraiguzu...     HIRIX app

Sarbide zuzenak

 Alkatea Gobernu organoak Udal Sailak Alderdi politikoak Udal Aurrekontua Udal Ordenantzak Legealdiko Plana Udalbatzaren Aktak Iragarkiak eta Bandoak Kontratugilearen profila. Kontratuak eta lizitazioak Udal dirulaguntzak Udal proiektuak eta orokorrak Datu historikoak: alkateak, legealdiak... Hauteskundeak Enplegu publikoa Garapenerako lankidetza Udal zergak
Loren Oliva Santamaría

Alkateari idatzi

Bidali itzadazu zeure kontsultak, iruzkinak, iritziak edo iradokizunak...

 alkatea@etxebarri.eus 

Gardentasuna

 Ondasunen aitorpena (pdf, 736 kB)
     2019
  • Korporazioa
  • Legealdiko Plana
  • Gobernu Organoak
  • Udal Sailak
  • Alderdi Politikoak