Garapenerako lankidetza

Lankidetzaren logotipoaGarapenerako lankidetza terminoak ez du definizio bakar bat.Kontzeptuari dagokionez, aldaketak izan ditu. Oro har, garapenerako lankidetzak esan nahi du, herrialde behartsuenei laguntzeko jarduera multzo bat, helburu komunak lortzeko honako irizpideetan oinarritzen dena: elkartasuna, zuzentasuna, eraginkortasuna, elkarren arteko interesa, iraunkortasuna eta erantzukidetasuna.

Garapenerako Lankidetzaren helburu behinena da pobrezia, langabezia eta bazterketa soziala desagerraraztea; iraunkortasuna bilatzea eta garapen politiko,sozial, ekonomiko eta kulturala etengabe areagotzea gutxi garatutako herrialdeetan. Nazioko eta nazioarteko hainbat erakundek gomendioa egiten diete administrazio publikoei, daukaten aurrekontutik portzentaje bat helburu horretara bideratu dezaten.

Etxebarriko Udalak bere egiten ditu printzipio horiek, ziur baitago egiten duen diru-ekarpena Etxebarriko herritarren elkartasun sentimenduan oinarrituta dagoela. ELKARTASUN FONDOA deritzon aurrekontuko partida helburu horiek betetzera bideratuta dago.

2006ko martxoaren 29an egindako Osoko Bilkuran Etxebarriko Udalak Euskal Fondora (Euskadiko Toki Erakunde Kooperanteen Elkartea) atxikitzeko akordioa hartu zuen. Euskal Fondoa izeneko erakundearen helburua da garatzeko bidean dauden herrialdeekin lankidetza izatea, proiektu, programa eta ekintzen bidez, eta aldi berean, pertsonen eta erakundeen parte-hartzea sustatzea, instituzioen arteko koordinazioa bultzatuz.

Euskal Fondoko kide izateak dakartzan betebeharren artean dago udalaren lankidetza aurrekontuko partidatik gutxienez %10eko ekarpena egitea euskal fondoaren jardueretarako.

Elkartasun Fondoaren banaketa. Udalak zuzendutako proiekuentzako diru-kopurua:

2011. PROIEKTU PARTAIDETUAK - GGKE-ekin Hitzarmenak

2011. PROIEKTU PARTAIDETUAK - Euskal Fondoa

2011. LAGUNTZA HUMANITARIOA – Larrialdiak eta Natura katastrofeak

Loturak