Echderia (Algeria). Etxebarrirekin herri senidetua

Etxebarriko Udalbatzak 1994ko maiatzaren 31ko akordio baten bidez, beste batzuen artean, udalerri hau formalki Echdeirako Dairarekin Ofizialki Senidetzea erabaki zen; eta, bide batez,  “… baita ere harreman eta adiskidantzazko loturak eraikitzea ezagutza, ulermena, babesa eta lankidetza egokia ahalbidetzeko; beti ere, pertsonen eta herrien eskubideenganako askatasunetik eta errespetutik.” 

“Daría” horri edo udalerriari eskainitako atal berezi honen nahia daríari eta bere egoera delikatuari buruzko oinarrizko datu batzuk ezagutaraztea da.

Echderiaren ikuspegi panoramikoa

Echderiako dairari buruzko DATU OROKORRAK

Populazioa: 8.000 biztanle gutxi gorabehera (zaila da kanpamenduan bizi den jende kopurua zehaztea)

Kokapena: Saharako Errefuxiatuen kanpamenduak (Argeliako hegoaldea). Tindouf hiriko (Argelia) Aireportu Militarretik autobusez ordubetera .
Wilaya (Probintzia): SMARA. 6 Dairaz edo kanpamenduz osaturik dago.
 
Udaletxe txiki bat dago. Bertan, dairaren 4 auzoetako koordinazioa egiten da Auzoko Batzordearen bidez. Sail desberdinek osatzen dute: osasuna, hezkuntza, gazteria, gizarte-laguntza...

Familiek nolabaiteko bizilekuak antolatu dituzte moduluak batuz eta haien artean hormen bidez bananduz. Modulu bakoitzaren banaketa hauxe da:  egongela-logela, sukaldea,komunak eta erdian lurrean harea duen patio txikia.

Arkitektura

Familia batzuk moduluen ordez jaimak jartzen dituzte. Eraikin guztiek beheko solairua baino ez dute. Euria egiten duenean eraikinak oso kaltetuak izan ohi dira, izan ere buztina desegin egiten baita. Familia batzuk buztina zementoz estaltzen dute, iragaztezin bihurtu asmoz, baina ez da %100ean eraginkorra.



ZERBITZUAK

Osasun-zentroa
Osasun zentro txiki bat dago, helduen lehen laguntzari zuzendua: zentro honetan erditze-gela eta erditze-osteko gela bana daude, amari jarraipena egin ahal izateko. Era berean, badago umeak zaintzeko zerbitzua  bertan ere aurkitzen da.
 
Haurtzaindegia
Haurtzaindegi txiki bat dute. Bertan, 300 ume inguru zaindu daitezke, 3 eta 6 urte bitartekoak.
 
Ikastetxeak
Bertan, 2 ikastetxe eta bakoitzean 500 bat ikasle daude, 6 eta 11 urte bitartekoak. Hizkuntzari dagokionez eskoletan arabiera zein gaztelera erabiltzen dira. Arabieraz: matematikak, literatura,historia, geografia, zientzia, heziketa islamiarra, heziketa nazionala eta heziketa fisikoa. Gazteleraz:gramatika, irakurmena, kaligrafia eta marrazketa.
 
Gazteen zentroa
Gazte Sahararren Erakundea da arduraduna. Topaleku bat daukate eta bertan hainbat jarduera egiten dira ( tailerrak eta hizkuntzak ikasi, besteak beste). Horretaz gain, umeak eskolara ez doazen egunetan, astelehen eta ostegun arratsaldetan begirale lanetan aritzen dira. Begiraleei “esploratzaileak” izenekoak dira.
 
Kortak
Dairaren kanpoaldean familia bakoitzak korta txiki bat du, bertan ahuntzak hazteko. Korta hauek metalezko egitura berrerabiliz eginak daude..

Smarako wilaya guztirako ZERBITZU OROKORRAK

Kale batKirola Guneak
Kirol zelaia dago. Bertan, egun erabilgarriak ez diren hainbat gauza aurkitzen dira: kirol-ekipamendua, kirola egiteko  aldagelak, kale-argiak eta abar.
Bi Dairaren banaketaren espazioa aprobetxatuz, bi porteria eta futbol-zelaia izan zitekeena aurkitzen dira, eta bertatik pasatzen da errepidea.
Saski eta guzti dituzten porteriak daude, baina zorua ez dago batere ondo. Ez dago argi martxan ala erabili gabe dauden.

Ortua
Badago ortu bat, bertan, batez ere azenarioak, letxugak eta kalabazak landatzen dira.
 
Gutxituentzako zentroa
Beharrizan bereziak dituzten pertsonak laguntzeko espazioa da..

Emakumeak egunsentian

Umezurztegia
Gurasorik gabe dauden umeak jasotzen dira.
 
Merkatua
Badaude janari denda batzuk, eta bertan oinarrizko elikagaiak saltzen dira. Aspaldi honetan ugarituz doaz arropa-dendak, zapatadendak, burdindegiak eta antzekoak.
 
Mezkita
Wilayako Daira guztiei zerbitzua ematen dien mezkita bat dago..