Bitarteko Peoia

Etxebarriko Udaleko lan-taldearen barruan hutsik dagoen peoi lanpostu baterako bitarteko funtzionario bat lehiaketa-oposaketa eta lan-poltsa garatzea.

Izangaien baldintzak:
1. Europar Batasuneko hiritarra.
2. B Gidabaimena.
3. 16 urte beteta izatea.
4. Azterketa egiteko eskubidearen gaineko 5 euroko tasa ordaintzea.
5. Lanpostuari dagozkion funtzioak ezin bete ahal izateko moduko gaixotasunik, akats fisikorik eta psikikorik ez izatea, kontuan izanik apirilaren 7ko 13/1982 Legeak dioena deisgaitasunak dituzten pertsonen gizarteratzeaz.
6. Desgaikuntzarik ez izatea eta, zehapen espediente bitartez, edozein Administrazio Publikoetan zerbitzu ematetik baztertua ez egotea. .

Aurkeztu beharreko agiriak (Eskabide normalizatuak adierazten dira):
* Hautapen prozesuan sartzeko ESKABIDE normalizatua betetzea. Azken hau Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ-Udaletxea) eta Interneten aurkitzen da.
* NANaren eta gidabaimena kopia.
* Azterketa tasaren 5 euroak ordaindu izanaren ziurtagiria. (Kutxabank. Ordainketa bulegoan: lanegunetan 8:30-10:30)

Eskaerak aurkezteko epea:
2013ko maiatzaren 1etik 20ra.

Eskaerak maiatzaren 2tik aurrera jasoko dira.

Informazioa, izen-ematea eta oinarriak:
Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ):  
94 426 7000. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.

Lan poltsa:
oposizioko frogak gainditzen dituzten  beste pertsonek peoi edo antzeko postuak betetzeari begirako zerrendan sartuko dira.

Temario

1. Etxebarriko Udalaren oinarrizko organoak: Alkatea, Udalbatza eta Tokiko Gobernu Batzordea, Tokiko Erregimeneko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen eta azaroaren 25eko 2568/1986 Errege Dekretuaren arabera onartzen da Tokiko Erakundeen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Araudia.
2. Eraikuntza materialei buruzko oinarrizko nozioak.
3. Igeltserotza-tresnei buruzko oinarrizko nozioak.
4. Iturgintzako oinarrizko nozioak.
5. Elektrizitateko oinarrizko nozioak.
6. Pintura industrialaren arloko oinarrizko nozioak.
7. Lanean nork bere burua babesteko neurriei buruzko oinarrizko nozioak.  
8. Arotzeriako oinarrizko nozioak.
9. Bide publikoen mantentze-lanei buruzko oinarrizko nozioak.
10. Bide publikoan jartzeko elementu mugikorren muntaketa: aldamioak, tribunak, karteldegiak, eta abar.
11. Herriko kaleak eta ekipamendu eta hornidura publikoak dauden lekuak.