Etxebarri. Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria 2015


EUDELek 2010ean sustatutako Tokiko Berrikuntza Agenda ontzat eman zuenetik, Etxebarriko Udalak anbizio handiko plan bat garatu du, funtsezko lau ardatzetan oinarrituta: Enplegurako prestakuntza eta gaikuntza, iraunkortasuna, mugigarritasuna eta udalerri bizia.

Ildo horretatik, 2011ko azaroan, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak “ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIA” bereizgarria eman zion Etxebarriri. Sari horrek INNPULSO Sarean sartzeko aukera eman dio. Aitorpen bera jaso duten beste Udal batzuekin batera osatu dute foro hori, politika berritzaileetan aurrera egitearen ingurukoa.

Denbora honetan guztian Etxebarriko Udalak Tokiko Berrikuntza Agendan lehentasuna duten hainbat proiektutan lan egin du: Cuéntame "gu gara” programa, E-Administrazioa ezartzea, Espazio Estalien Kudeaketa, Herritarrei arreta emateko Zerbitzua (HAZ), Kiroldegiaren monitorizazio energetikoa…

Garatutako lan hori guztia aldaketa kultural bat sortzen ari da Udal barruan, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan zentratuta, batez ere. Kudeaketa-metodologia berritzaile batera bideratutako aldaketa-prozesu bat da eta horrek lan egiteko modu dinamikoagoak dakartza; lan egiteko modu arinagoak, gardenagoak, eraginkorragoak, betiere herritarrentzako eta herritarrekin batera.

Eboluzio-prozesu hori Udalaren beraren logo berriaren diseinuan ere islatu da.

 

2013an, Tokiko Agenda 21 proiektuaren barruan modu ireki eta parte-hartzailean definitu ziren herritarren erronkak eta Etxebarri 2020ren ikuspegia. Ikuspegi horren arabera, 2020an Etxebarri udalerriko gizartea integratzailea, solidarioa eta nortasun handikoa izango da. Ekonomia dinamiko eta berritzailea izango du eta izandako garapen sozialari esker herritar guztien beharrizanak estalita egongo dira. Hiri eta natura eremua kalitatezkoa izango da eta horrekin guztiarekin, bizitzeko eta gozatzeko herri atsegina izango da Etxebarri.

Kontuan izanda berrikuntza arloko lanak jarraipena izan behar duela, 2014an Etxebarrik bi prozesuri egingo die aurre: Batetik, Tokiko Berrikuntza Agendaren ebaluazioa, eta bestetik, Etxebarriko Berrikuntza Planaren 2015-2020 Berrikuntza Plana, IMAGINA ETXEBARRI 2020 lelopean.

2015aren hasieran aho batez onartu zen plana eta horretan parte hartu dute herritarrek, udalbatzak, Udaleko langileek, elkarte eta klubek, erakunde publiko laguntzaileek eta enpresek.

Plan hori Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari aurkeztutako memoriaren funtsezko zatia izan da eta Zientzia eta Berrikuntzaren Hiriaren Bereizgarria berriztatzeko baliagarria izan da (2015eko azaroaren 6ko BOE). Gainera, horri esker Etxebarrik Innpulso sareko kide izaten jarraituko du beste hiru urtez.

Dokumentuak

     TOKIKO AGENDA 21:
 Ekintza Plana 2012-2020  
 Berrikuntza Plana
 
     
     Zientzia-Berrikuntzaren Hiria
 2015eko Memoria 
 2015ko ebazpena  

2011tik Etxebarri da INNPULSO sarearen kidea.