Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria, Saria 2011.

Azalera. Xehetasuna

Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren 2011ko azaroaren 18ko erabakiaren arabera, Ekonomia eta Berrikuntza Ministerioak Etxebarriko Udalari 2011ko ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZAREN HIRIA saria eman dio. Sari horren helburua da “iraunkortasun ekonomikoa eta ezagutzan eta berrikuntzan oinarritutako hazkunde eredua hobetzen duten azpiegituretako inbertsioak lagundu dituzten udalei merezitako prestigioa ematea”.

Oinarriek 3 kategoria ezarri zituzten biztanle kopuruaren arabera: 20.000 arte, 20.000tik 100.000ra eta 100.000tik gora. Etxebarrik saria jaso du 20.000 biztanletik beherako kategorian. Hautagaitza sendoa aurkeztu zuen herritarren bizi-kalitatean eragingo duten proiektu berritzaileekin

Azalera. Xehetasuna

MEMORIA. Aurkeztutako memoriak 3 bloke nagusi ditu:

1. Aurkezpena. Udalerriko datuei buruzkoa da, herriko perfil demografikoari, sozioekonomikoari eta urbanoari dagozkionak hain zuzenal perfil demográfico, socioeconómico y urbano de la población.

2. Errealitatearen azterketa. Aurkeztutako proposamena herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzaren ideia nagusiaren eta “ETXEBARRI BIZI” leloaren inguruan egin da, udalerriaren indarguneak diren 4 ardatz funtsezkoen inguruan:

  • Enplegurako prestakuntza eta gaitasuna. Etxebarriren tamainako herri batentzat Informatika Zentroaren eta Behargintzaren aldeko apustua harrigarria egiten zaie beste herri batzuei.
  • Iraunkortasuna. Tokiko Agenda 21en aldeko apustuak eta Udaltalde 21 eskualde mailan lideratzeak Etxebarri bultzatu dute Udalaren kudeaketa osoan irizpide iraunkorrak aplikatzera.
  • Mugikortasuna. Zalantzarik gabe Etxebarri estrategikoki kokatuta dago kanpoko komunikazioari dagokionez, izan ere, Metroko, Euskotreneko eta Bizkaibuseko geltokiak ditu, errepidez dituen lotura ezin hobeez gain. Halaber, EtxebarriBusen aldeko apustua proiektu berritzailea izan zen, Udalsareak (Eusko Jaurlaritza) saritutakoa. Garraio iraunkor gisa asmatu zen, herriko zerbitzu guztiak lotuko dituena.
  • Udalherri bizia. Izan ere, hau da indargune nagusia udal lehentasunetako bat baita. Herritarrak pertsona irekiak eta konprometituak dira, eta elkarteen ehun aberatsa sustatu dute. Horrek guztiak Etxebarriko Udalaren Gizarte eta Kultur Arlo sendoaren laguntzarekin batera eragin du gero eta urrunago egotea lotarako herria izateko mehatxutik.

Azalera. Xehetasuna3. Proiektu berritzaileak. Aurkezturiko proiektuak Tokiko Berrikuntza Agendaren (TBA) definizioan adostutakoak dira, EUDELek sustatutakoa 20 euskal udalerritan. 2010. urtearen amaiera aldera prozesu honek eskatu zuen udal langileen eta udalbatzako politikarien artean batera lan egitea hurrengo urteetarako entitatearen konpromisoak finkatzeko. Erakundearen azterketaren ondorioak adostutako misioarekin bat datozen 10 ekintzatan zehaztu dira.

Azalera. XehetasunaMISIOA
Egoitza zentroaren funtzioa bete nahi duen udalerria, barruko kontsumorako beharrezkoak diren zerbitzuak eskainiko dituena, identitatea eta kide izatearen sentimendua gordeta eta osagai industrial modernoa mantenduta.

PROIEKTUAK
Sari honek Etxebarrin bizi garenon bizi-kalitatea hobetzea lortzeko xedez lan egin eta egiten duten pertsonei aitortza egiten die, era berean babes handia ematen dio Etxebarriko Udalaren kudeaketa sistemari, herritarren zerbitzua eta ongizatea hobetzea helburu duena. .

Azalera. XehetasunaBestalde, INNPULSO Sarean parte hartzea suposatzen du, saritutako udalek osatutako foroa, tokiko berrikuntza politikak definitzeko eta horietan aurrera egiteko aukera ematen duena.

Anagrama  innovación...

Descargar memoria completa.de la candidatura (pdf)

Estekak

  • Ministerio de Ciencia e Innovación
  • INNPULSO - Zinentzia eta Berrikuntza Herri-Sarea
  • e2i - Berrikuntza estatuko estrategia