SPORTE2 programa

Etxebarriko Udal Kiroldegia Europa mailan aukeratua izan da baldintza energetiko ezin hobeak izateagatik eta energia iraunkorraren gaineko esperientzia pilotoa ezartzeko energia emateko sistemengatik ( eguzkia, gasa eta elektrikoa) . Programa honek Sporte2 du izena, Europako Batasunaren VII. Programa Markoaren baitan.

SPORTE2 ren helburua kirol eta aisialdi eraikinetan energia fluxuen dimentsio hirukoitza kudeatzea eta optimizatzea da ( sortzea, banatzea eta kontsumoa). Hau guztia BMS eskalable eta modular berriaren bidez egingo da, neurketa adimentsuan oinarritzen da, kontrol integratua, erabaki egokiak hartzea eta multi-instalazioak kudeatu. Tresna honek instalazioen kudeatzaileen eta energia hornitzaileen arteko harreman eta negozioaren eredu-egitura berria permititzen du. Era berean, metodo honek energia kontsumoa murriztea lortuko du , CO2ren murrizketarekin eta kostu murrizketarekin batera.

Gráfico de la instalación

Proiektu hau Tecnalia eta Emstesport ( (Kiroldegiaren kudeaketa enpresa) , enpresek garatzen dute, Kubic eraikin enblematikoae erabiliko dute (Tecnaliak garatua) sistema integratzeko, baita beharrezkoak diren entsegu zientifikoetarako.

Etxebarriko kiroldegia hautatua izan da Sporte2 aplikaziorako baldintza egokiak betetzen ditu eta, besteak beste RET disponibilitatearen bidez sare adimentsuak inplementatzeko gai izatea eta kogenerazio aparailuak izatea. Horretaz gain, sistemaren ezarpen egokirako eremu esperimental gisa balio izango du ( igerilekuak, barruko eta kanpoko kantxak, gimnasioak, gela balioanitzak, rokodromoa…)

Ezagutu gehiago...