Udal Sailak, Departamenduak eta Zerbitzuak

Idazkaritza Orokorra eta Altaketza

Bere oinarrizko eginbeharra udal agiriak kudeatzea da. Bere eskumeneko izapide administratiboak, Udal Bilkurako eta Gobernu Batzordeko aktak, hala nola Erregistroa ere (besteak beste, Sarrerak, Irteerak, Izapideak). Horretan dago Jendaurreko Arreta, Udal Zerbitzu Juridikoak, Pertsonal saila eta besteak beste, Estatistika eta Biztanleen Errolda zerbitzuak..

Artekaritza

Honako alor hauen ardura dauka: Udalaren kudeaketa ekonomikoa, Ordainketak eta Kobrantzak, udal Zergen Kudeaketa, Diru Bilketa Exekutiboa, Ikuskaritza, Udal Ogasuna, etab. Horren barruan aurkitzen dira udal Diruzaintza eta Zerbitzu Ekonomiko orokorrak.  

Hirigintza, Herri-lanak eta Zerbitzuak

Sail honetako eginbeharra hirigintzari buruzko araudia kudeatzea da, udalarena nahiz orokorra. Honako lizentziak kudeatzea eta kontrolatzea: eraikuntza eta obrak, jarduera, saltokietan eta industria lokaletan obrak egitea, errepideak, zubiak, etab..

Obra eta Zerbitzu Sailaren eginbeharra udal azpiegitura zaintzea, hobetzea eta mantentzea da: kaleak, plazak, udal altzariak, udal instalakuntzak, etab. Udalak kudeatutako zerbitzu kontratu guztiak ere kudeatzen ditu, esate baterako, kaleen garbiketa, bolumen handiko gaiak jasotzea, etab.

Ingurumen Saila ere horren baitan dago eta interes handiko saila da. Gure udalaren ingurumenaren kalitatea mantentzera eta hobetzera bideratutako neurriak eta jarduerak garatzen direla zaintzen du. Beste sailekin lankidetza estuan jardunez, bere oinarrizko eginbeharra udal jarduera guztiak modu zuzenean garatzen direla zaintzea da, iraunkortasuna oinarri hartuta. Alor honetan azpimarratzekoa da udalerria Ibaizabal-Nerbioiko Tokiko Agenda 21en kidea dela.

Gizarte Ongizatea, Osasuna eta Kontsumoa

Alor honen xedea udalerriko sektore baztertuenen arreta da, alor desberdinetan: ekonomikoa, soziala, kulturala, etab. Udal mailako eta udalaz gaindiko laguntza mota guztiak kudeatzen ditu. Halaber, esku hartzen du talde hauetan: sendiak, adingabeak, nagusiak, urritasuna duten pertsonak, etab.

Hemen ere aurkitzen da Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoa (OMIC). Bere eginbeharra, besteak beste, Osasun eta Kontsumo gaiez informatzea, aholkularitza, erreklamazioen kudeaketa eta mota guztietako jarduerak sustatzea da. Urtero kudeatzen ditu Elikagaien Manipulatzaile Agiria lortzera bideratutako ikastaroak.

Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirolak

Bere eginbeharra kultur eskaintza sustatzea, laguntzea eta bultzatzea da, udalarena zein udalerriko Kultur eta Kirol Elkarteek eskainitakoa. Herriko nahiz Auzoetako Jaiak eta noizbehinka zein aldizka antolatutako kultur eta kirol jarduerak kudeatzen ditu..

Euskara alor guztietan sustatzen du (hezkuntza, lana, kultura eta gizartea oro har). Euskararen erabilera sustatzera bideratutako jarduera mota guztiak sustatu eta laguntzen ditu, besteak beste, Udal Euskaltegirako ikasleentzako dirulaguntzak.

Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak, Gizarte Ongizatea bezalako bestelakoei loturik izanik. Emakumea nahiz udalerriko Gazteengana beren beregi bideratutako jarduerak garatzea eta sustatzea da. Azken helburu hau duela gutxi sortutako Gazteria Zerbitzutik burutzen da.

Enplegua eta Prestakuntza

Bere eginbeharra enpleguari lotutako guztia da: Behargintza enplegu zerbitzua, udal enplegu eskaintza publikoa, enpresa ekimen berriak sortzeko aholkularitza eta laguntza...

Sail honetan ere, beste zerbitzu batzut daude sartuta, batez ere, prestakuntza orokorrean dihardutenaz gain, enpleguarekin loturikoak ere: Udal Berrikuntza Zentroa eta Lanbide Heziketarako Zentrua.

Herritarren Segurtasuna - Udaltzaingoa

Sail hau Etxebarriko Udaltzaingoak osatzen du. Udalerriko segurtasuna zaintzen du, bai pertsonala bai materiala.

Udaltzaingoaren eginbeharra legeria orokorra eta udal araudia errespetaraztea da, gizarte alor guztietan. Halaber, bere xedea zirkulazioa eta ibilgailuen trafikoa kontrolatzea da.

 

Gehiago...

  • Órganos de Gobierno
  • Partidos Políticos