Basauri eta Etxebarriko enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzeko laguntzak 2020-2021
Eskaerak aurkezteko epea: 2020/11/02 - 2021/10/31
Basauri eta Etxebarriko enpresek euren gaitasunak hobetzeko beste baliabide bat dute. Behargintza Basauri-Etxebarri udal zerbitzuak laguntza lerro bat abian jarriko du enpresek hainbat arlotan berrikuntza proiektuak landu ditzaten.
Deialdi hau 50 langile baino gutxiagoko enpresei eginikoa da. Gastuaren % 80ko diru-laguntza emanda, oinarrietan zehaztutako esparruetan proiektuak diseinatu edota garatzeko beharrezko laguntza teknikoa finantzatuko da.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 31ean bukatuko da.
> Informazio gehiago
> Sarbide: OINARRIAK eta ESKABIDEA
(https://behargintza.eus/actividades/ayudas/)
KONTSULTAK EGITEKO:
94 426 94 65/94 426 29 99
empresa@behargintza.eus