Jarduerak

 
Deskargatu hemen oinarriak:

 OINARRIAK (pdf, 321 Kb)

Etxebarriko Bizikidetza Planeko hezkuntza eta gizarte arloko batzordeak, mezu positiboak helarazteko irudi-lehiaketa antolatu du.

Etxebarriko bizikidetza planaren baitan kokatzen den plana da, 2020 rako gizarte eta hezkuntza arloko batzordeak antolatu dituen ekintzen artean, bizikidetza planaren aurkezpena eta beronen eragileen aurkezpena dago udalerrian egunez egun aritzen diren arloetan: elkarteak, ikastetxeak, Guraso Elkarteak, azken urteotan mezu positiboak dauzkaten pegatinak banatu izan dira Etxebarriko gizarte eta hezkuntza arloko zentroetan.  Etxebarriko gazteengan tratu ona eta bizikidetza sustatu asmoz.

Azken bileretan mezu positiboen 4.kanpainan jarri dugu arreta eta Batzordea ohartu da mezua barnean zeraman pegatinaren irudia ez zela bereziki berdintasunaren aldekoa eta inklusiboa, izan ere 2 mutiko agertzen baitziren mezu honi loturik, “ Lehenik eta behin saia zaitez konpontzen”  edo “ Cuida de tus amigos/as”, behar bada futbolari erreferentzia eginez gazteen arteko gatazken sorburu nagusi gisa ikusita, egoera hau el litzateke honela bizi behar .

Hau dela eta, gizarte eta hezkuntza arloko batzordetik, 10 eta 18 urte bitarteko etxebarritar gazteentzako lehiaketa sortzea proposatu zen , hain zuzen ere  4.mezuaren irudia aldatuko zuena eta Etxebarriko biztanle guztiak ordezkatuko dituen irudi berdinzaleagoa eta inklusiboagoa lortu asmoz. Irudiak koloreen ildo bera jarraitu beharko du 2 tonutan eta kanpaina honetako mezu positiboak barnean hartuko ditu.

Sari gisa irudi hau udalerriko hormirudi batean proiektatu eta margotuko da. Honetaz gain opari-txekea jasoko da sari-gisa udalerriko Hobbiton liburudendan erabiltzeko.

Anima zaitez eta parte-hartu!