Jarduerak

 

Etxebarriko Udalak euskararen transmisioan eragiteko asmoz bi ekimen plazaratu ditu aurten ere: Ku-Ku Liburuxka eta Eman Giltza

Beste edizio batez Etxebarriko Udalak Ku-Ku liburuxka Eman Giltza izeneko kanpaina bultzatuko ditu familiengan euskara Transmisioa bultzatu nahian.

* Ku-Ku liburuxka : Umea jaiotzen denetik berarekin euskara erabiltzeko tresna praktikoak jasotzen dituen liburuxka jaso ahal izango du edozein herritarrek bere semea edo alaba erroldatzen duen unean. Liburu hau Herritarren Arreta Zerbitzuan HAZ-n jaso ahal izango dute herritarrek.

* Eman Giltza: kanpaina honen bidez euskara funtsezkoa dela azpimarratu nahi da  gure seme-alaben etorkizunean eta  gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela. Eduki interesgarriz hornitutako webgunearen berri ematen da, www.emangiltza.eus izenekoa  .

Guztira 118 familiei helaraziko zaie kanpaina honen berri, 2018an jaiotako umeen familiei hain zuzen ere.

Besteak beste honakoak aurkituko dira:

GILTZAK: Gurasoentzako aholkuak, gomendioak eta jolasak
TESTIGANTZAK: Zuon egoeran dauden beste guraso batzuen testigantzak
TRESNAK: Hiztegi, ipuin, joko, marrazki bizidunen… estekak; argitalpenak: nola lagundu etxeko lanak egiten, euskarazko produktuen katalogoa, aita-ama eskolako lanak nik egin behar ditut, gero eta gaztelania gehiago erabiltzen dute lagunartean…
AHOLKUA ESKATU: beste guraso batzuk egindako galderak eta erantzunak aurkituko dituzue. Baina zalantzaren bat argitu barik geratu bazaizue, hemen galdetu ahalko duzue
SARIAK: atal horretan dagoen inkesta betez gero, familiarekin ondo pasatzeko sariak irabaziko dituzue
ANTOLATZAILEAK: Etxebarriko euskara zerbitzuari buruzko informazioa aurkituko duzue

 

Azkenik kanpaina honen bitartez gogorarazi nahi dugu gutxi barru irekiko dela  ikastetxean matrikulatzeko epea eta Etxebarriko Udalaren aldetik D ereduan matrikulazioa egitera animatu nahi zaituzte udalerriko ikastetxe publikoan, bereziki herriko ikastetxean,  Kukullaga Ikastetxean.

Argibide gehiago jaso dezakezue hemen:
EUSKARA ZERBITZUA
Egetiaga Uribarri 1A, 2.solairua 
Telefonoa: 94 426 7005
e-posta: euskarazerbitzua@etxebarri.eus