Elikagaien manipulazio-ikastaroetan izen-ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Inscripción en cursos de manipulación de alimentos (PDF 92kb).

 

Zer da

Ostalaritzan eta gozogintzan jarduerak burutzeko ezinbestekoa den maneiatzaile titulu ofiziala lortzeko formazioan izen-ematea da.

Bi titulazio ofizial daude:

  1. Arrisku handia. Sukaldarientzat eta gozogileentzat.
  2. Arrisku txikia. Beste guztientzat.

 

Nork eskatzen du: Etxebarrin erroldatutako pertsonek eta udalerriko enpresa eta establezimenduetako langileek.

 

Noiz eskatzen da: Normalean, 2 deialdi egin ohi dira urtean: maiatza-ekaina eta azaroa-abendua. Horretarako, bandoen bitartez jakinarazten da, udal webgunean iragarri eta, hala eskatzen dutenei, informazio pertsonala bidaltzen zaie.

 

Eskaera-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb).

(Aukeratutako ikastaroa adierazi behar da eskabidean, A edo B)

 

Dokumentazio gehigarria

  • NAN.
  • Txartel tamainako argazkia.

Gainera, ERROLDATUTA EZ DAUDEN PERTSONEN kasuan:

  • Enpresa-ziurtagiria, sektorean lan egiten dutela egiaztatzeko, Etxebarrin.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako onarpen-epea: hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. Aurkezpen-epea bukatutakoan, KIUBari bidaltzea.

 

Geroko izapideak

KIUB.

  1. Dokumentazioa jasotzea.
  2. KIUB herritarrekin telefono bidez harremanetan jartzea, ikastaro jakin batean onartua izan den edo ez jakinarazteko, eta data zein ordutegiaren berri emateko.
  3. Ikastaroa burutzea.
  4. Ikastaroa bukatutakoan, bertaratze-ziurtagiriak, txartelak edo ikastaroaren ondoren eskuratutako beste agiri batzuk bidaltzea.

 

Argibideak

Ikastaro bakoitzean 20 pertsonak parte har dezakete, salbuespen gisa, 25 pertsonako taldea osatzeko aukera izanik.

Ikastaroen ezaugarriak:

  1. Arrisku Handia. 6 ordu (2 egun, goizez 9:30-12:30, Kultur Etxean)
  2. Arrisku Txikia. 3 ordu (1 egun, goizez 9:30-12:30, Kultur Etxean)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Argazkia
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK