Dorre-garabiaren instalazio-lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Dorre-garabiaren instalazio-lizentzia. (PDF 94kB)

 

Zer da: Dorre-garabiak instalatzeko eta martxan jartzeko ematen den baimen administratiboa da. Lan lizentziarekin batera edo bananduta joaten da.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Instalazio eta segurtasuneko proiektu teknikoa, dagokion teknikariak sinatua.
  • Garabi-fabrikaren homologazioa.
  • Lurzoruaren erresistentziari buruzko ziurtagiria.
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua, gutxienez, 600.000 €koa.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean, edo jabari publikoa okupatzea suposatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Proiektuaren ikerketa eta azterketa, hirigintza-araudira egokitzen den egiaztatuz. Eragindako beste herri-administrazio batzuen txostena igortzea beharrezkoa balitz, horiei eskaeraren berri ematea.
  2. Arloko administrazioen baimena eskatzea, beharrezkoa balitz.
  3. Txosten teknikoa igortzea.
  4. Ebazpena.
  5. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARIZA.

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK