Izen-ematea berdintasun zerbitzuaren jardueretan eta proiektuetan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Izen-ematea berdintasun zerbitzuaren jardueretan eta proiektuetan. (PDF 97kb)

 

Zer da: Urtean zehar BERDINTASUN ZERBITZUAk antolatutako jardueretan eta programetan parte-hartzeko izen-ematea da: tailerrak, ikastaroak, irteerak, txangoak edo antzekoak.

 

Nork eskatzen du: Edozeinek edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Jarduera edo proiektu bakoitzaren publizitatean adierazitako epearen barruan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB) (Jarduerak hala eskatzen duenean, dagokion eskaera jardueraren publizitatearekin batera argitaratuko da)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Baimena. Jarduerak hala eskatzen duen bakoitzean, 18 urtetik beherakoaren gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena erantsi beharko da.  BAIMENA-ADINGABEAK-JARDUERAK (PDF 56kB)
  • Eskatzailearen errolda agiria. (Udalak bere kabuz egin edo egiaztatuko du)

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. BERDINTASUN ZERBITZURA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

BERDINTASUN ZERBITZUA.

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Ekarritako eskaera aztertzea eta jarduerak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  3. Dokumentazioa falta den kasuetan telefonoz eta telematikoki jakinaraztea.
  4. Izen-ematea baieztatzea telematikoki eta telefonoz.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea BERDINTASUN ZERBITZUAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

  • Herrian erroldatutakoek lehentasuna izango dute izen-ematean.
  • Eskaerak izen-ematearen hurrenkeran ebatziko dira.
  • Tasaren bat ordaindu behar izanez gero, kontu zenbakia zehaztu beharko da izen-ematearen berrespenarekin batera.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Baimena
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

BERDINTASUN ZERBITZUA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - euskarazerbitzua@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK