Ibilgailuen zergaren itzulketa behin betiko bajagatik

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ibilgailuen zergaren itzulketa behin betiko bajagatik (PDF 93kb).

 

Zer da: Behin betiko bajagatik edo suntsipenagatik, edo lapurketagatik Trafikoko Buruzagitzan behin-behineko baja dela-eta, Ibilgailuen Zergaren zati proportzionalaren itzulketa-eskaeran datza.

 

Nork eskatzen du: Ibilgailuaren jabeak edo bere ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 204-Ibilgailuen-Zerga-itzulketa-behin betiko baja-eskaera (PDF 62kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • TZNak eginiko baja-agiria. (Baja 2 hilabete edo gehiago aurreratu baldin bada, ez da beharrezkoa Udalak egiaztatuta izango duelako)
  • Lapurketaren salaketa (bakarrik lapurketagatiko behin-behineko baja kasuetan).
  • Urte bereko Zergaren ordainagiria (bakarrik maiatza-ekaina bitarteko borondatezko ordainketa epean eskatzen baldin bada itzulketa)

 

Prezioa Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1. Ohikoena da itzulketak astero burutzea.

Legezko epea:

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari ematea.
  3. ZERBITZU EKONOMIKOEI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Ordainketa burutzea eskaeran aipatutako kontu korrontean.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Aseguruaren ordainagiria
  • Beste batzuk
  • Salaketa
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7010 - 94 426 7008

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - servicios.economicos@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak