Datu pertsonalak. atzipen, ezerezte, aldatze edo aurkakotza eskubidea egikaritzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Datu pertsonalak. atzipen, ezerezte, aldatze edo aurkakotza eskubidea egikaritzea (PDF 99kb).

 

Zer da: Udalean dauden datu pertsonalak lortzeko, ezabatzeko, okerrak edo osatugabeak aldatzeko edo legezko egoera jakin batzuetan tratamenduaren aurka agertzeko baimena da.

 

Nork eskatzen du: Datuen jabe den pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 117- Datu-Pertsonalak-Eskaera. (PDF 60kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • En su caso, la que justifique el dato erróneo o la situación personal que justifica el ejercicio del derecho de oposición.

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

SARBIDEA

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Ebazteko gehienezko epea: hilabete eta 10 baliodun egun sarbidea eraginkorra izateko.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: ezeztatzailea (* ikusi argibideak).

EZEREZTEA, ALDATZEA EDO AURKAKOTZA

Aurreikusitako epea: 10 egun.

Ebazteko gehienezko epea: 10 egun egiteko eta egin dela jakinarazteko.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: ezeztatzailea (* ikusi argibideak)

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea erregistratzea eta eskaneatzea.
  2. IDAZKARITZARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

IDAZKARITZA.

  1. Interesdunaren datuak Udal-fitxategietan daudela egiaztatzea. Datuak badaude, kasuaren arabera:
    • SARBIDEA. Gehienez hilabeteko epean eskabidea balioztatzeko ebazpena ematen da. Ebazpena ematen denetik, gehienez 10 baliodun eguneko epean egingo da datuetarako sarbidea.
    • ALDATZEA. Eskabidea egin denetik gehienez 10 baliodun eguneko epean, datuak aldatzen dira eta interesdunari jakinarazten zaio.
    • EZEREZTEA ETA AURKAKOTZA. Aldez aurretik aldeko txostena eginda, gehienez 10 baliodun eguneko epean ezerezten edo blokeatzen dira datuak, eta interesdunari jakinarazten zaio.
  2. Daturik ez badago... JAKINARAZPENA - eredua

 

Argibideak

* Esanbidezko gaitzespen kasuetan edo epe barruan erantzuten ez denean (isiltasun administratiboa), eskatzaileak eskubide-babeserako erreklamazioa aurkez dezake Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK