Animalia arriskutsuak. Erregistroan izena-emateko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Animalia arriskutsuak. Erregistroan izena-emateko eskaera (PDF 105kb).

 

Zer da: Arriskutsua izan daitekeen animali bat Animali Arriskutsuen Udal Erregistroan izena emateko eskaeran datza.

 

Nork eskatzen du: Animalia horien titularrek, ordezko ordezkariek edota organismoek.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 120-Animales-peligrosos-registro-solicitud (PDF 59kb).

 

Dokumentazio gehigarria

  • Animaliaren osasun-kartilla. (kartillak mikrotxipik ez badauka, 15 eguneko epean aurkeztu beharko da).
  • Animaliaren erantzukizun zibileko aseguru-ziurtagiria, gutxienez 120.000 euroko estaldura duena, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizunagatik, nahiz eta hirugarren pertsona bati laga zainketa lanetarako (101/2004 Dekretuaren III Eranskinaren arabera  120-Certificado-Seguro-Animal (PDF 47kb) ereduaren bitartez).
  • Aipatutako polizaren ordainagiria.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: astebete.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Eskabidea erregistratzea eta zigiludun kopia eskatzaileari ematea.
  3. Espediente IDAZKARITZARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

IDAZKARITZA.

  1. Eskatzailearen errolda egiaztatzea.
  2. Datuak Animalien Erregistroan sartzea.
  3. Dokumentazioa artxibatzea.

 

Argibideak

Arriskutsua izan daitekeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrak aipatutako Erregistroan izen-ematea eskatu behar du, Administrazio eskudunaren lizentzia eskuratu denetik 15 eguneko epean.

Lizenzia eskuratzeko:(Ikusi  121-Animales-Peligrosos-Licencia. (PDF 106kb) izapidea).

Udalerri bakoitzean Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistro bat egongo da, espezieen arabera sailkatua. Bertan, gutxienez honako datuak jaso beharko dira ezinbestean: jabearen datu pertsonalak, animalia identifikatzeko ezaugarriak eta ohiko bizilekua, gizakiekin biziko den ala beste funtzio batzuk (zaintza, babesa...) izango dituen adierazita.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek bizitzan zehar eragindako gertakari guztiak jaso beharko dira Erregistroan, baita jabe-aldatzea, dohaintza, galera, lapurreta, heriotza eta abarrak ere. Era berean, agintaritza eskudunak igorritako animaliaren Osasun-ziurtagiria aurkeztu beharko da urtero, animaliaren osasun egoera egiaztatuta eta bereziki arriskutsua egiten duten gaixotasun edo nahasmendurik ez duela bermatuta.

Animalia lapurtu edo galtzen bada, arriskutsuak izan daitezkeen animalien Uda Erregistroko Arduradunei jakinarazi beharko zaie, gertatu eta 48 orduko epean gehienez.

Arriskutsua izan daitekeen animalia bat Autonomia Erkidego batetik bestera lekualdatzeko (dela behin betiko, dela hiru hile baino gehiagorako), dagokion Udal Erregistroan izena eman beharko du jabeak.

Autonomia Erkidego bakoitzean Erregistro Zentral informatizatu bat dago, beste Administrazio eta agintaritzek edo herritarrek kontsulta egin dezaten (azken horiek, baldin eta bidezko interesa adierazten badute, ezaugarri horiek biltzen dituen animalia bat eskuratu nahia, adibidez). Horretarako, gertakaria jasota utzi ondoren, Udal Erregistroko datuak EAEko Erregistro Zentralera bidaltzen dira.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Eskabidea
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - etxebarri@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK