Obra-xeheko lizentzia (Proiektuarekin)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Obra-xeheko lizentzia (Proiektuarekin). (PDF 103kB)

 

Zer da: Adierazpen mailako baimen administratiboa da. Honen bidez eraikuntza-elementuei zuzendutako eraikinen eta instalazioen eraberritzeak eta zaintzak ahalbidetzen dira. Ez dira egituraren edo diseinu arkitektonikoaren gainekoak. Inolaz ere ez dute eragingo bolumenean edo erabileran.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Obrez arduratzen diren teknikarien izendapena.
  • Onetsitako proiektu teknikoa, paperezko kopia aurkeztuko da (obren tamaina kontuan izanik, ez da beharrezkoa izango oniritzia).
  • Kasu bakoitzean aplikagarri izan daitekeen legedian eskatutako baimenak.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean, edo aurrefabrikaturiko etxeak edo antzeko instalazioak finkatzeko eskatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Proiektuaren ikerketa eta azterketa, hirigintza-araudira egokitzen den egiaztatuz. Eragindako beste herri-administrazio batzuen txostena igortzea beharrezkoa balitz, horiei eskaeraren berri ematea.
  2. Txosten teknikoa igortzea.
  3. Ebazpena.
  4. Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARIZA.

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

 

Argibideak

Estaldura eraberritzeko obrak izapide honetan sartzen dira, lokal komertzialak merkataritza jarduerarako gaitzeko eraberritzeko obrak bezalaxe.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Proiektu teknikoa
  • Baimena
  • Eskabide orokorra
  • Teknikarien izendapena

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK