Izen-ematea euskal autonomia erkidegoko izatezko bikoteen erregistroan

Informazioa

IZAPIDE INFORMATIBOA.

Izapide hau beste administrazio bati dagokio: EUSKO JAURLARITZA 

 

(Argibidea www.euskadi.eus atarian azalduta) 2019/03/28

 

ARGIBIDE OROKORRA

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren helburua hauxe da: izatezko bikote diren edo izatezko bikotea eratzeko asmoa duten pertsonak —direla sexu berekoak, direla sexu desberdinekoak— Erregistroan izena ematea, ordutik aurrera Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoa aplika dakien. Izan ere, lege horrek parekatu egiten ditu ezkondutako bikoteak eta ezkongabeak Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Hala, maila berean jartzen dira hainbat arlo: zergak, familia (bitartekaritza-, adopzio- eta harrera-zerbitzuak, osasun zentroekiko harremana etab.) eta funtzio publikoaren arloa, baita EAEko Zuzenbide Zibilean oinordetza- eta ekonomia-erregimenari buruz zehazten diren arloak ere. Hau da, maila berean jartzen dira, Euskadiko Autonomia Erkidegoak eskumena duen gaietan, eta ezkontideek duten tratu berdina bermatzen zaie Euskadiko edozein administrazio publikoren aurrean. Oro har, eremu autonomikotik kanpo, administrazio publiko baten menpe dagoen erregistroa izanik, bertan izena emanda egoteak frogatuta uzten du izatezko egoera hori dagoela, Erkidegotik kanpoko araudiak ere, hala badagokio, izatezko bikoteei ere ondorioren bat aintzatesteko (gizarte-segurantza, errentamenduak, etab.)

 

OHARRAK

 

Eusko Jaurlaritzako Informazio Orokorrerako Telefonoa. ZUZENEAN 012 Zerbitzua.

 

Sexu bereko bikoteek, hala behar badute, informazio osagarria jaso ahal izango dute gay, lesbiana eta transexualei arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren BERDINDU - Arreta Zerbitzuaren bidez, telefono honetara deituz: 900 840 011, edo helbide elektroniko honetara idatziz:berdindu@ej-gv.es

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ezkontiden egoera zibilaren akreditazioa
  • Bikotea ez edukitzearen zin egindako deklarazioa
  • Banantze, dibortzio, baliogabetasunaren epaiketa sententzia
  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Legezko informazioa

Oharrak

Non egiten da

 

BILBAO

EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroa

Kale Nagusia 85, 1. – 48011 Bilbo

Telefonoa: 944 031 204 edo ZUZENEAN 012 Zerbitzua

Jendeari arreta emateko ordutegia: 8:30 - 14:30 URTE OSOAN

 

Interesdunak berak EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroari zuzendutako eskabideak toki hauetan aurkez ditzake eskabideak:

 

- Eusko Jaur­laritzako Herritarraren Arreta Zerbitzuko bulegoetan (Zuzenean)

Zuzenean-i buruzko informazioa (helbideak, telefonoak eta jendaurreko ordutegia) jarraian zehaztutako sarbide elektronikoan kokatuta dago: http://www.zuzenean.euskadi.eus/s68-home/eu/

 

- Izatezko Bikoteen Erregistroak Lurralde Historikoetan dituen administrazio-unitateetan

 

Bizkaiko Lurralde Historikoa
Gran Vía kalea, 85-1 (48011 Bilbao)
Tfnoa.: 944 031 204

 

Arabako Lurralde Historikoa
Samaniego kalea, 2-2 (01008 Vitoria-Gasteiz)
Tfnoa.: 945 01 70 40

 

Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Intxaurrondo kalea, 70 (20015 Donostia-San Sebastian)
Tfnoa.: 943 022 649

 

Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 14:00etara

 

- Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, 4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.