Behin-behineko instalazioak bide publikoan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Behin-behineko instalazioak bide publikoan (PDF 100kB).

 

Zer da: Bide publikoaren aprobetxamendu berezia eta erabilera pribatiboa dela-eta, jai eta azoka egunetatik kanpo, ematen den lizentzia da.

 

Nork eskatzen du: Instalazioaren titularrak edo haren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen NANa.
  • Eskatutako instalazioaren ezaugarri eta dimentsioak.
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua izatearen ziurtagiria.
  • Aseguruaren indarreko ordainagiria.
  • Elikagaien Manipulatzailearen Txartela (halako instalazioetan eskatzen bada)

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea izapidetze aldera.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Txosten teknikoa igortzea.
  2. Ebazpena.
  3. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARIZA.

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

 

Argibideak

 3.29 ATRAKZIOAK ETA BIDE-DENDARITZA POSTUAK (PDF 100kB) izapidea ikusi.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Elikagaien manipulatzailearen txartela
  • Eskabide orokorra
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK