Ondasunen eta kanpo-zeinuen ziurtagiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ondasunen eta kanpo-zeinuen ziurtagiria (PDF 89kb).

 

Zer da

Interesatua ondasun higigarrien eta higiezinen gaineko jabea edo laguntza sozialen jasotzailea den ziurtatzen duen agiri administratiboa ematea da. (Ondasun higigarriak, jarduera ekonomikoak, ibilgailuak eta laguntza sozialak)

Orokorrean ziurtagiri hau izapide hauetan erabiltzeko ateratzen da: Epaitegietan Doako Justizia eskatzeko eta Udalean Gizarte Segurantzaren Nahitaezko Diru-bilketa eta antzeko laguntzak lortzeko.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ZERBITZU EKONOMIKOEI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Eskabidearen datuak egiaztatzea.
  2. Jaso beharreko datuak kontsultatzea: TMIZ, OHZ, Hiri eta Landa Errolda eta Gizarte Laguntzak.
  3. Ziurtagiria egitea.
  4. Interesdunari jakinaraztea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Legezko informazioa

Ez dago izapide honi loturiko lege-araudirik.

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak