Kotizazio gabeko pentsioa (erretiroa eta baliaezintasuna)

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Kotizazio gabeko pentsioa (erretiroa eta baliaezintasuna). (PDF 108kb)

 

Zer da:

Bizitzeko baliabiderik eta pentsiorik jasotzeko eskubiderik ez duten erretirodunei eta pertsona desgaitasundunei zuzendutako ekonomia-prestazioan datza. Hiru motatakoak izan daitezke: Erretiroagatik, Desgaitasunagatik edo Alokairu-osagarria.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen gaineko erabakia beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA .

 

Nork eskatzen du:

Pertsona interesatua edo bere legezko ordezkariak.

 I. eranskina. (PDF 108kb) Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 502-Pentsioa-Kotizaziorik gabekoa-Eskabidea (PDF 87kb)

 502-Pentsioa-Kotizaziorik gabekoa-Osagarria-Alokairua-Eskabidea (PDF 74kb)

 

Dokumentazio gehigarria

KOTIZAZIORIK GABEKO PENTSIOA

ETXEBIZITZA ALOKATZEKO OSAGARRIA KOTIZAZIORIK GABEKO PENTSIOETARAKO.

  • Eskatzailearen eta legezko ordezkariaren (balego) NANak
  • Alokairu kontratua.
  • Errolda agiri kolektiboa. (Udalak ofizioz egingo du)

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea (Eskabidea bidaltzea BFAra): 7 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GIZARTE EKINTZARA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GIZARTE EKINTZA.

  1. Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea ebazteko.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea GIZARTE EKINTZAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

  • Familia unitate bateko hainbat kidek jasotzen badute kotizaziorik gabeko pentsioa, alokairu kontratuaren titularrak bakarrik jaso ahal izango du osagarria, edo, hainbat titular badira, antzinatasun handiena duenak bakarrik.
  • Pentsioaren osagarri hori urtero sorraraziko da eta ordainketa bakarrean ordainduko da.
  • Nahitaez kotizaziorik gabeko pentsio baten jasotzailea izan behar da etxebizitza alokatzeko osagarria eskatu ahal izateko.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Alokairu kontratua
  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Baimena
  • Banku helbideratzea
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - ongizate@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK