Diru-laguntzak kirol eta aisialdi elkarteko boluntarioen edo langileen prestakuntzarako

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Diru-laguntzak kirol eta aisialdi elkarteko boluntarioen edo langileen prestakuntzarako. (PDF 98kb)

 

Zer da: Elkarteen Udal Erregistroan izena eman duten kirol eta aisialdiko udal elkarteetako boluntarioek eta langileek jasotako elkartearen jardueraren gaineko prestakuntza dela-eta, elkarte horiei zuzendutako diru-laguntzak dira.

 

Nork eskatzen du: Elkartearen edo kirol elkartearen legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Deialdia: Abenduan

 

Eskabide-eredua

 403-Diru-laguntzak-Prestakuntza-Begiraleak-Eskaera (PDF 87kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Elkarte eskatzailearen IFK.
  • Jardueraren helburuan irabazteko asmorik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Diru-laguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan aurreikusitako inolako debekurik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
  • Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Egindako ikastaroen azalpena. Azalpen horretan parte-hartzaileen kopurua, orduak, edukiak, ezaugarriak eta prestaturiko pertsonaren lotura elkartearekin zehaztuko dira.
  • Prestakuntzarako gastu guztien ordainagiriak eta/edo fakturak.
  • Elkartearen Estatutuetan edo Zuzendaritza Batzordean izandako aldaketak jasotzen dituen akta, hala badagokio.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete.

Gehienezko epea: 3 hilabete. (deialdia eta oinarriak BAOn argitaratzen diren egunetik hasita).

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

ARLO SOZIOKULTURALA.

  1. Eskaeren gaineko txosten teknikoa egitea ebazpen proposamenarekin.
  2. Dekretua egitea.
  3. Ebazpenaren jakinarazpena.
  4. Udal Iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Onartutako diru-laguntzak ematea.

IDAZKARITZA.

  1. Espedientea artxibatzea ARLO SOZIOKULTURALAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

Elkarte eskatzaileak egunean eduki behar ditu Etxebarriko Udalarekiko ordainketa guztiak.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Txostena
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Eskabidea
  • Estatutu ofizialak
  • Irabazteko asmorik ez dagoela zinpeko aitorpena
  • Zinpeko aitorpena

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOZIOKULTURALA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - kultura@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK