Izen-ematea udako proiektuetan

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Izen-ematea udako proiektuetan. (PDF 96kb)

 

Zer da: Udalerriko udalekuetan parte-hartzeko izen-ematean datza: Udaleku Txikia, Udalekuak eta Tarrasta Udalekuak.

 

Nork eskatzen du:

Adingabearen gurasoek edo legezko tutoreak.

BALDINTZAK:

Adingabeak Etxebarrin egon behar du erroldatua eta udalekuaren arabera ondoko baldintzak bete behar ditu:

UDALEKU TXIKIA. Haur Hezkuntzako azken urtean egotea.

UDALEKUAK. Lehen Hezkuntzako 1. eta 4 mailen artean egotea.

TARRASTA UDALEKUAK. Lehen Hezkuntzako 5. edo 6. mailan eta DBHko 1. edo 2. mailan egotea.

 

Noiz eskatzen da: Martxoaren eta apirilaren artean. Datak deialdian eta iragarkietan zehazten dira.

 

Eskabide-eredua

Eskabide berezia argitaratuko da publizitatearekin batera.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Baimena. Jarduerak hala eskatzen duen bakoitzean, 18 urtetik beherakoaren gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena erantsi beharko da.  BAIMENA-ADINGABEAK-JARDUERAK (PDF 56kB)
  • Izena eman nahi duen adingabearen errolda agiria. (Udalak bere kabuz egin edo egiaztatuko du)

FAMILIA UGARIAREN KASUAN:

  • Familia liburua.
  • Aurreko ekitaldiko PFEZ aitorpena.

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GAZTERIA ZERBITZURA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GAZTERIA ZERBITZUA.

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Ekarritako dokumentazioa aztertzea eta jarduerak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.
  3. Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea. 10 eguneko epea egongo da erreklamazioak egiteko.
  4. Erreklamazioen ebazpena eta onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  5. Eskaintzen diren plazen kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da eskabideen artean.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea GAZTERIA ZERBITZUAREN eginbidearen ondoren.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Baimena
  • Eskabidea
  • Ondasun Zerga eta PFEZaren fotokopia

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

GAZTERIA ZERBITZUA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - gazteria@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK