Behin-behineko egonaldiak egoitzetan nagusi-desgaituentzat

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Behin-behineko egonaldiak egoitzetan nagusi-desgaituentzat. (PDF 112kb)

 

Zer da:

Familiei edo zaintzaileei suspertzeko, atsedenerako edo behar bati aurre egiteko eskaintzen zaizkien egoitzak dira:

  • Zaintzaile nagusiaren atsedenagatik edo oporrengatik. Egonaldiaren gutxieneko iraupena bi egunekoa izango da eta hilabete bat gehiago luzatu ahal izango da.
  • Behar handiko egoerek pertsona nagusiaren zaintza eragozten dutenean. Egonaldia gehienez hiru hilabetekoa izango da.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen gaineko erabakia beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

 

Nork eskatzen du:

Pertsona interesatuak edo bere legezko ordezkariak.

BALDINTZAK.

Mendekotasun maila aitortua izan behar du eta BAPen azaldu behar da egoitza baliabide hori.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskaera-eredua

 509-Behin-behineko egonaldia egoitzan desgaituentzat-eskabidea (PDF 129kb).

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskatzailearen eta erreferentziazko pertsonaren eta/edo tutorearen NAN.
  • Osasun Txartel Indibiduala.
  • Desgaitasun agiria, hala badagokio.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko pentsio agiria eta/edo beste pentsio edo diru-sarrera batzuk ordaintzen dizkion entitatearena.
  • Eskatzailearen eta elkarbizitza unitatea osatzen dutenen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Aitorpena.
  • Eskatzailearen eta elkarbizitza unitatea osatzen duten guztien izenean dauden kontu korronte, diru depositu, higiezinen baloreen mugimendu ekonomikoen ziurtagiria edo egoera.
  • Elkarbizitza unitatearen osaera egiaztatzen duten dokumentuak.
  • 18-26 urte bitarteko seme-alabak langabezian daudeneko edo ikasten ari direneko ziurtagiriak, baita desgaitasun agiriak eta abar ere.
  • Eskatzailearen zaintzaileen egoera (osasun eta lan egoera) egiaztatzen duten dokumentuak.
  • Errolda kolektiboaren agiria. (Udalak ofizioz egingo du)

 

Prezioa: Prezio publikoaren arabera.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea(Eskabidea bidaltzea BFAra): 7 egun.

Legezko epea: 2 hilabete.

Epe barruan ez erantzutearen ondorioa: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GIZARTE EKINTZARA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GIZARTE EKINTZA.

  1. Hala badagokio, hitzordua OGZn Gizarte Txostena egiteko.
  2. Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea ebazteko.

IDAZKARITZA.

  1. Artxibatzea GIZARTE EKINTZAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

  • Mendekotasunaren Balorazioaren baitan Banakako Arreta Programa formalizatuta egon behar da, eta egoitza zerbitzu hori jasota behar du. Horrela ez bada, beharrezkoa da BAPren aldaketa egitea aurretik. (ikus  506 izapidea. (PDF 47kb))
  • Beharrezkoa da eskatzaileari dagokion dokumentazio ekonomikoa aurkeztea, eta, hala badagokio, baita elkarbizitza unitateko kideena ere.
  • Egoitza plaza bat eskuratzeko eskubidea aitortu ondoren, plaza hutsik ez balego, interesatuak eskubidea izango du zerbitzuari loturiko prestazioa jasotzeko, egoitza pribatu bateko egonaldia ordaintzen laguntzearren.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Minusbalia ziurtagiria
  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Legezko ordezkaritza-agiria
  • Banku helbideratzea
  • Eskabidea
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua
  • Osasun txostena
  • GZIN -ren ziurtagiria
  • Osasun txartelaren fotokopia
  • Ondasun Zerga eta PFEZaren fotokopia

Legezko informazioa

  • 210/2005 Foru Dekretua. Mendekotasunean dauden adinekoen egoitzen foru zerbitzu publikoa jasotzeko araubidea finkatzen duena eta zerbitzu horretan aldi baterako egonaldia egiteko baldintzak ezartzen dituena, egonaldien helburua izanik senideei eta zaintzaileei atsedena ematea.
  • 87/2011 Foru Dekretua, 210/2005 Foru Dekretua aldatzen duena.
  • 203/2005 Foru Dekretua. Besteren laguntza behar duten adinekoentzako egoitzen foru zerbitzu publikoan aldi baterako egonaldia egiteagatiko prezio publikoa aplikatzea erabaki da eta horretarako arauak ezarri dira, halako egonaldien helburua senideei eta zaintzaileei atsedena ematea izanik.
  • Decreto Foral 83/2014, de 1 de julio.
  • Decreto Foral 84/2014, de 1 de julio.

Oharrak

Non egin behar da

HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - ongizate@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK