Kexak, iradokizunak eta esker onak jasotzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Kexak, iradokizunak eta esker onak jasotzea (PDF 105kb).

 

Zer da

  1. Herritarren aldetik kexak jasotzea bulego administratiboen edo udal zerbitzuen funtzionamenduan ikus dezaketen atzerapenengatik, arreta faltagatik edo beste jarduera ezohikoengatik.
  2. Herritarrek aipatutako ekimenak edo iradokizunak jasotzea kasu hauetarako: zerbitzuen kalitatea hobetzea, gastu publikoaren errendimendua edo aurrezkia gehitzea, izapideak erraztea edo beharrezkoak ez direnak ezabatzea, edo herritarrak Udalarekin harreman atseginagoa izan dezan beste neurriren bat.
  3. Esker onak jasotzea.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 123-Kexak-Iradokizunak-Esker onak-Eskaera.(PDF 66kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Kasua ezagutarazi eta kontsultari erantzun hobea emateko eskatzaileak beharrezkotzat jo dezakeen edozein dokumentazio.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 14 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

Jasotze-bidearen arabera:

TELEFONOZ:

  1.  123-Kexak-Iradokizunak-Esker onak-Eskaera (PDF 66kb).-n datuak jasotzea.
  2. Edukiaren arabera, ARLO ESKUDUNARI eta ARDURADUN POLITIKOARI bidaltzea.

Beste bide batzuk: AURREZ AURRE, FAX, E-POSTA...

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. Edukiaren arabera, ARLO ESKUDUNARI eta ARDURADUN POLITIKOARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ARLO ESKUDUNA

KEXA

  1. Kexa-erreklamazioaren analisi tekniko-politikoa.
  2. Erantzutea.
  3. Bidaltzaileari jakinaraztea.
  4. Geroko ekintzak BAI.
    1. Ekintzak planifikatzea eta garatzea. (Plangintza dokumentua)
    2. Bidaltzaileari jakinaraztea.
    3. Espedientea artxibatzea.
  5. Geroko ekintzak EZ.
    1. Espedientea artxibatzea (Kexa, Analisiaren txostena, Jakinarazpena, ebazpena)

IRADOKIZUNA

  1. Iradokizuna aztertzea.
  2. EZ da bideragarria:
    1. Pertsonari jakinaraztea.
    2. Iradokizuna artxibatzea.
  3. BAI, bideragarria da:
    1. Hartutako erabakia jakinaraztea.
    2. Ezarpena planifikatzea.
    3. Ekintza garatzea.
    4. Bidaltzaileari jakinaraztea.
    5. Espedientea artxibatzea.

ESKER ONA-ZORION AGURRA

  1. Jasotzea eta aztertzea.
  2. Bidaltzaileari erantzutea.
  3. Dokumentua artxibatzea.

 

Argibideak

Bide honetatik egindako kexek ez dute administrazio-errekurtso kalifikazioa izango eta, horiek aurkezteko, ez dira indarreko araudian ezarritako epeak bete beharko. Prozedura jakin batean interesa duten pertsonen gainontzeko ekintza edo eskubideen egikaritzea ere ez du inola mugatzen.

Kexa, iradokizuna edo esker ona aurkezten duen pertsonak, aurrez aurrekoa ez den edozein bide erabiltzen badu, bere burua identifikatu beharko du.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak