Lehen erabilerako lizentzia edo erabilera-aldaketa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Lehen erabilerako lizentzia edo erabilera-aldaketa. (PDF 96kb)

 

Zer da: Adierazpen izaerako baimen administratiboa da; eraikin, lan edo zati bat erabilera zehatz baterako bidera daitekeen konprobatzeko, beti ere baldintza batzuk beteaz: kokapen egokia, segurtasun eta osasungarritasun-baldintzak betetzea eta, hala badagokio, betebehar gisa dagokion urbanizazioa burutu izana.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Obren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria, dagokion oniritziarekin, obra proiektuaren arabera, eta lizentziako nahiz hirigintza-araudiko baldintzak betez amaitu zela adieraztekoa. Proiektuan aldaketak egin balira, obrako azken proiektua barneratu beharko da, ale bat paperean eta beste bat formatu digitalean aurkeztuz.
  • Eraikin berriko edo erabilera berriko eraikuntza denean, gainera, hauek aurkeztu beharko dira:
    • Obra berriaren deklarazioa (Eskritura publikoa)
    • Ur, elektrizitate, gas eta telekomunikazioetako hornidurarako konpainien dokumentazioaren kopia, dagozkion hartune eta sareen adostasuna egiaztatuz.
    • Katastroko alta.
  • Kasu bakoitzean aplikagarri izan daitekeen legedian eskatutako baimenak.

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: positiboa, hirigintza- edo lurralde-antolamenduarekin bat ez etortzea gertatu ezean.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Aurkeztutako dokumentazioa ikertu eta aztertzea, emandako lizentziara egokitzen den egiaztatzeko.
  2. Udal arkitektoaren txosten teknikoa igortzea.
  3. Udal Arkitekto Teknikoaren ikuskapena eta txostena.
  4. Ebazpena.
  5. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Instalazio partea
  • Obra berriaren aitorpena
  • Beste batzuk
  • Etxebizitzan norbait erroldatuta badago, pertsona horren baimena.
  • Eskabide orokorra
  • Ardura adierazpena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak