Banka helbideratzeak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez zenbait aldizkako ordainketa Udalerriari dagokiolarik helbidera daitezke, hala nola, etxez etxeko laguntza zerbitzuari dagokion tasa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga (TMIGZ) eta abar. Pertsona fisiko eta juridikoei zuzendutako izapidea da. Helbideratzeak zenbait abantaila dauzka:

  1. Borondatezko ordainketa epearen azken egunean kobratuko dizute.
  2. Ez duzu epe barruan ordaintzeko kezkarik.
  3. Ordainagiria heltzen zaizunean horrekin ados ez bazaude, zure Kutxa edo Bankuari kobratutakoa itzultzeko agin diezaiokezu, dagokion idazkia aurkeztu beharko duzula kontuan hartuta.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Egiaztagiria
  • Beste batzuk

Legezko informazioa

Banku helbideratzeek eragina izango dute Udaletxeari formalki jakinarazten zaionaren hurrengo fakturazioan. Helbideratzeak egiten diren kontuetako titularretako bat derrigorrez izan beharko da baimena sinatzen edo agintzen duen pertsona (ordenantzaren arabera).

  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra.
  • Diru-Bilketaren Araudi Orokorra.
  • Toki Ogasunak arautzen dituen Legea.
  • Zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorra.
  • Bizkaiko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen 215/2005 Foru Dekretua.

Oharrak

Izapidea burutzeko bideak:

TELEMATIKOA. Irakur ezazu informazioa, jarraitu orri honetako argibideak, eta sakatu IZAPIDEA HASI botoia.

Izapidetze telematikoaren gaineko zalantzak: Doako telefonoa 900 840 250 CAU – BiscayTIK-en Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

PRESENTZIALA. HAZ – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua.

Sabino Arana 1A - 48450 Etxebarri

Ordutegia: 9:00 - 13:30 Astelehenetik ostiralera

registro@etxebarri.net

  • Beharrezkoak diren formularioak jaitsi itzazu INFORMAZIOA fitxan.
  • Erantsi behan den dokumentazioa DOKUMENTAZIOA fitxan.

INFORMAZIOA ETA KONTSULTAK. 94 426 7000 (Astelehenetik ostiralera, goizez)