Gorpuzkien-horma-hilobia emakida udal hilerrian

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Gorpuzkien-horma-hilobia emakida udal hilerrian. (PDF 98kb)

 

Zer da: Udal hilerrian gorpuzkien-horma-hilobia emakidaz emateko eskaera da.

 

Nork eskatzen du:

  • Ehorzketa-nitxo baten gaineko eskubidea iraungi ostean, baterako hezurtegira eraman ez daitezen, gorpuzkiak barnera lekualdatu nahi dituzten pertsonak, edo horien legezko ordezkariek.
  • Erraustutako gorpuak hobiratu nahi dituzten pertsonek.

 

Noiz eskatzen da:

Urte osoan.

Ehorzketa-nitxoaren gaineko hileta-eskubidea iraungitzen denean.

 

Eskabide-eredua

 336-Hilerria-eskaera (PDF 159kb)

 

Dokumentazio gehigarria

 

Prezioa:

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun.

Gehienezko epea: 3 hilabete.

Epe barnean ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT.

  1. Eskatzailearen eta hildakoaren inguruabarrak egiaztatzea.
  2. Nitxo-zenbaki bat esleitzea.
  3. EHORZLEARI telefonoz jakinaraztea.

EHORZLEA.

  1. Gorpua hobitik ateratzea (ehorzketa-nitxoa lekualdatzea) edo hobiratzea.

UBT.

  1. Hilobien Erregistroan eta Hobiratzeen edo Gorpua Hobitik Ateratzearen Erregistroan izen-ematea, kasuaren arabera.
  2. Gorpuzkien nitxoaren emakidari dagokion Dekretua prestatzea.
  3. Eskatzaileari ehorzketa-nitxoaren titulua igorri eta helaraztea.
  4. ZERBITZU EKONOMIKOEI jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Tasa likidatzea.
  2. Espedientea Udal Bulego Teknikora itzultzea.

UBT.

  1. Artxibatzea.

 

Argibideak

Eskubidea 99 urterako ematen da lehen hilobiratzea egiten denetik. Epe hori igaro ondoren, gorpuzkiak baterako hezurtegira eramaten dira inolako kosturik gabe.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Beste batzuk
  • Eskabidea

Legezko informazioa

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK