Udal erregistroan izena emaniko elkarteen eta ikastetxeen urteko programentzat diru-laguntzak. Eskaera eta likidazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Udal erregistroan izena emaniko elkarteen eta ikastetxeen urteko programentzat diru-laguntzak. Eskaera eta likidazioa. (PDF 106kb)

 

Zer da: Elkarteen Udal Erregistroan izena emaniko elkarteen eta ikastetxeen urteko programei norgehiagokan ematen zaizkien diru-laguntzak dira.

 

Nork eskatzen du: Elkartearen edo ikastetxearen legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Deialdia argitaratzen denetik (orokorrean abenduan) diru laguntzaren objektua den urtearen urtarrilaren 31ra arte.

 

Eskabide-eredua

 401-Diru laguntzak –Elkarteei-Urteko-Programak-Eskaera (PDF 85kb)

 401-Diru laguntzak –Elkarteei-Urteko-Programak-Kitapena (PDF 65kb)

 

Dokumentazio gehigarria

    ESKAERA

    • Elkartearen IFK.
    • Jardueraren helburuan irabazteko asmorik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
    • Diru-laguntzen Ordenantzaren 10. artikuluan aurreikusitako debekurik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena.
    • Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza, aurreikusitako finantza-baliabideak zehazten dituena (kuotak, dohaintzak, beste erakunde batzuen diru-laguntzak...) eta Euskara sustatzeko, erabiltzeko eta normalizatzeko eskatzen den zenbatekoa.
    • Garatu nahi den Urteko Programaren azalpena; azalpen horretan helburuak, parte-hartzaileak, datak, lekuak, biztanle-esparrua, metodologia eta abar zehaztuko dira. Era berean, Euskara sustatzeko, erabiltzeko eta normalizatzeko jarduerak zehaztu beharra dago, halakorik egiten bada behintzat.
    • Elkartearen Estatutuetan edo Zuzendaritza Batzordean izandako aldaketak jasotzen dituen akta, hala badagokio.

    JUSTIFIKAZIOA. (Dagokionean)

    • Aurreko ekitaldiko urteko programaren oroitidazkia, diru laguntza jaso baldin bazuen.
    • Beste erakundeetatik jasotako diru laguntzen berri ematea.
    • Ordainagiriak eta/edo gastu guztien fakturak.
    • Argitaratutako publizitatea: Kartelak, diptikoak, eskuorriak eta abar. Udalaren babesa agertu behar da.

     

    Prezioa: Doan.

     

    Ebazteko eta jakinarazteko epea

    Aurreikusitako epea: 3 hilabete.

    Gehienezko epea: 6 hilabete. (Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita).

    Administrazioaren isiltasunaren ondoriak: ez dagokio.

     

    Eskabidearen osteko prozedura

    1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
    2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
    3. ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea.

     

    Geroko izapideak

    ARLO SOZIOKULTURALA.

    1. Eskaeraren eta/edo kitapenenaren gaineko txosten teknikoa osatu ebazpen proposamenarekin.

    ZERBITZU EKONOMIKOAK.

    1. Kitapen-espedienteen kontrola.

    ARLO SOZIOKULTURALA.

    1. Dekretua egitea.
    2. Ebazpenaren jakinarazpena.
    3. Udal Iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea.

    ZERBITZU EKONOMIKOAK.

    1. Onartutako diru laguntzak ematea.

    IDAZKARITZA.

    1. Artxibatzea ARLO SOZIOKULTURALAREN eginbidearen ondoren, behin aurreko ekitaldiko diru laguntza justifikatua.

     

    Argibideak

    Elkarte eskatzaileak egunean izatea Etxebarriko Udalarekiko ordainketa guztiak.

    Justifikatu gabeko diru kopuruak itzuli egin beharko dira. Itzulketa burutzen ez baldin bada ezin izango du diru laguntza berririk lortu.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ordainagiria
  • Txostena
  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Beste batzuk
  • Aurrekontua
  • Eskabidea
  • Estatutu ofizialak
  • Irabazteko asmorik ez dagoela zinpeko aitorpena
  • Zinpeko aitorpena
  • Diru-laguntzak aitorpena
  • GZIN -ren ziurtagiria

Oharrak

Non egiten da

HAZ -ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

ARLO SOZIOKULTURALA.

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00. Egetiaga Uribarri 1A, 2. CIME eraikina

Astearte eta ostegunetan 17:00 -19:00. Andaluzia. Kultur Etxea

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Egetiaga Uribarri 1A, 2. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7005

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - kultura@etxebarri.net - euskarazerbitzua@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK