Laguntza berezia inklusiorako

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Laguntza berezia inklusiorako. (PDF 117kb)

 

Zer da

Laguntza ekonomiko bat ematean datza. Laguntza hori gai hauetarako bideratuko da: oinarrizko beharretarako eta lan edo gizarte mailako inklusio-prozesu batetik eratorritako gastuetarako.

Lan edo gizarte mailako inklusio-prozesu batetik eratorritako gastuak dira, prozesu hori burutzeko ezinbestekoak direnak. Besteak beste, garraio-gastuak eta formazio-gastuak.

GARRANTZITSUA:

Izapidearen gaineko erabakia beste administrazio bati dagokio: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

 

Nork eskatzen du: Pertsona interesatua edo bere legezko ordezkariak. (I. eranskina) (PDF 117kb) Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 501-Laguntza-berezia-Inklusioa-Eskabidea (PDF 230kb)

 

Dokumentazio gehigarria

 

Prezioa: Doan.

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea (Eskabidea bidaltzea BFAra): 7 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ezezkoa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. GIZARTE EKINTZARA bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

GIZARTE EKINTZA

  1. Eskabidea Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea ebazteko.

IDAZKARITZA

  1. Artxibatzea GIZARTE EKINTZAREN eginbidearen ondoren.

 

Argibideak

  • Laguntzak ematea BIZKAIKO FORU ALDUNDIAN aurrekontu zuzkidura behar bestekoa egotearen menpe dago.
  • Laguntza emango da harekin lotuta dagoen bakarkako arreta eta esku hartze plana osorik betetzen bada.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Beste batzuk
  • Banku helbideratzea
  • Eskabidea

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - ongizate@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak