Aurretik jakinarazi beharreko jarduera-sailkatua

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Aurretik jakinarazi beharreko jarduera-sailkatua. (PDF 127kb)

 

Zer da

Aurretiazko jakinarazpen bat da, jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat martxan jartzeko, handitzeko edo berriztatzeko, 7/2012 Legearen (ikusi  argibideak (PDF 127kb)) II Eranskinaren B) paragrafoan jasotakoa; ingurumena, pertsonak edo hauen ondareak kaltetzeko modukoa, apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutako Euskal Herriko ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege orokorraren 55. artikuluaren arabera.

Lokalean lanak egitea ezinbestekoa baldin bada, lan-lizentzia izapidetu beharko da jardueraren eskaera baino lehen.(ikusi izapidea  314 Lizentzia Obra-xeheak proiektuarekin (PDF 103kb))

 

Nork eskatzen du: Pertsona fisiko edo juridikoak, legezko ordezkariak edota organismoak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 321-Aurretik-jakinarazi-beharreko-jarduera-sailkatua-eskaera (PDF 101kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Eskumeneko teknikariak igorritako ziurtagiria, jarduera edota instalazioak eraikuntza-proiektuarekin edo aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin bat datozela egiaztatzekoa, eta ingurumenari dagozkion betekizunak betetzen dituena, hala badagokio, dagokion ingurumen-inpaktuaren deklarazioan jasotakoak barne.
  • Eskumeneko teknikariak idatzi eta sinatutako dokumentazio teknikoa, neurri zuzentzaileak proposatuz eta, gutxienez, eduki honekin:
    • Memoria: Jardueraren deskripzio- eta ingurumen-memoria, eta hura garatzeko ezarritako neurriak, hauek barne: Lokalaren deskribapena, azalera (erabilgarriak eta eraikiak) osoak eta partzialak (erabileren arabera), lokalak eraikinaren barnean duen kokapena, hartarako sarbideak eta komunikazioak.
    • Fatxadaren edo fatxaden argazkia(k), kolorean.
    • Jardueraren deskribapena (helburua eta bere garapenari edo ekoizpen-prozesuari dagozkion ezaugarri teknikoak, makineria, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.) eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo ondareetan sor dezakeen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko ezarritako neurriak.
    • Jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den makineriaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak eta, hala badagokio, lokalaren aireztapen edota klimatizaziorako aurreikusitako instalazioena.
    • Lokalaren edo jardueraren aurrekariak, hura deskribatuz eta BERRIA ala ERABERRITUA den zehaztuz, nahiz aurretiaz dagoen jarduera baten LEGALIZAZIOA den zehaztuz.
    • Udal mailan aplikatzeko araudia betetzen dela egiaztatzeko agiria (Arau Subsidiarioak, zarataren ordenantza, irisgarritasuna, suteen aurkako babesa, osasun-arauak, etab.)
    • Arau espezifikoak bete behar dituzten instalazioetarako (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, igogailua, etab.), industria-segurtasunarekin lotutako araudietan agertzen diren baimenak eta zerbitzuan jartzeko agiriak.
  • Planoak – Jardueraren kokapena (gutxieneko eskala, 1:5000). Lokalaren edo eraikinaren kokapen zehatza adierazteko eta finkaren gainerako azalerarekiko alderatzeko espazioa (gutxieneko eskala, 1/500) – Solairuak, kotak ezarrita: lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren planoak, kotak jarrita, eta banaketa eta erabilerak adierazita, lokala osatzen duten gelen kotak eta azalerak gaineratutako (gutxieneko eskala, 1:50). Halaber, irisgarritasun-arauak betetzen direnaren justifikazioa. - Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makineria, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala, 1:50). – Sekzioak, kotak jarrita eta espazioen altuera eta erabilerak adierazita, konduktuak, instalazioak, makineria (luzetarakoa eta zeharkakoa) (gutxienezko eskala, 1:50). – Sarbidetik trazaturiko sekzioa eta arraseko kotak. - Fatxadak, egungo egoera eta etorkizunekoa (gutxieneko eskala, 1:50). Jarduerarako beharrezkoak diren xehetasunezko beste plano zenbait.
  • Dokumentazio teknikoa eta neurri zuzentzaileak betetzen direla adierazteko agiria idazten duen teknikariaren kualifikazio teknikoa edo gaitasun profesionala egiaztatu beharko da, dagokion elkargo profesionalak onetsita ez badago.

OHARRA:

(Paperean aurkeztu beharko da. Halaber, CD batean kopia bat gainera daiteke izapidea arintze aldera).

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala.

Legezko epea: ez dagokio.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Tasaren auto-likidazioa burutzea.
  4. Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, egiaztagiri modura.
  5. Udal Bulego Teknikora igortzea eta ZERBITZU EKONOMIKOETARA nahiz UDALTZAINGORA kopia igortzea.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea egiaztatze aldera, eta egiaztatzeko ikuskapena burutzea.

 

Argibideak

Aurretik jakinarazteko jarduera eta instalazio sailkatuen zerrenda. (Ikusi  Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Lege Orokorra (EHAA, 59. zenbakia, 1998/03/28koa) (II. eranskina) (PDF 127kb))

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Oraingo egoeraren planoa
  • Proiektu teknikoa
  • Eskabidea
  • Ardura adierazpena
  • Ingurumen inpaktuaren azterketa

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak