Lur-mugimenduen lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Lur-mugimenduen lizentzia. (PDF 98kb)

 

Zer da: Edozein lurzoruetan burutu beharreko lur-mugimenduetarako eta lur-erauzketa eta lur-berdinketa lanetarako bideratzen den lizentzian datza.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisikoak edo juridikoak edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Goi eta erdi mailako teknikarien izendapena. Lur-mugimendu lanen arduradunak.
  • Bisatutako proiektu teknikoa, ale bat paperean eta beste bat digitalean aurkeztu beharko dira. Edukia:
    • Planoak 1/500 gutxiengo eskalara metroz-metro mailako bihurguneekin, egungo partzelazioa eta lurzatien jabegoak zerrendatuz, eraikinak eta zuhaiztiak zehaztuz; ezinbestekoak diren profilak sartuz.
    • Oroitidazkia. Ezaugarriak eta neurriak zehazteaz gain beste hauek ere azaldu beharko dira: lanen eta aldi-planen erreferentzia topografikoa, jatorrizkoa eta moldaketa; segurtasun baldintza-teknikoak eta erremate-ezpondei leku-aurreikuspenak egiaztatuz.
    • Txostenak beste administrazioenak (URA, Ihobe, ...)

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistratzea, eskaneatzea eta kopia interesdunari bidaltzea.
  3. UBT-koei bidaltzea.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Eskaeraren eta proiektuaren azterketa, hirigintz-araudira egokitzen den konprobatuz.
  2. Txosten teknikoa egitea.
  3. Ebazpena.
  4. Ebazpena jakinaraztea interesdunari.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Kitapena.
  2. Kitapena interesdunari bidaltzea.

 

Argibideak

Lur-mugimenduen lizentzia emateak ez du aurresuposatzen gero eraikitze-lizentzia emango denik, edota hirigintza-proiektua onartuko denik ere.

Bide publikoetatik igarotzea ezinbestekoa baldin bada, dagokion baimena eskatu beharko da, bereiztua, inprimaki berezituan. ( 331-Bide-publikoak-erabiltzeko-lizentzia (PDF 92kB) izapidea ikusi)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Txostena
  • Oraingo egoeraren planoa
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Ardura adierazpena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak