Informazioa
IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA
Elkarteen udal erregistroa. Izen-ematea (PDF 93kb).
Zer da: Etxebarriko Udaletxean ezkontza zibilaren zeremonia burutzeko eskaeran datza. Kasu hauetan zeremonia-burua Alkatea edo azken honek eskuordetzea ematen duen zinegotzia izango da.
Nork eskatzen du: Edozein pertsonak, baldin eta eskatzaileetako bat Etxebarrik erroldatuta badago edo oturuntza Etxebarriko jatetxe batean egiten bada.
Noiz eskatzen da: Urte osoan.
Eskaera-eredua
124- Udal Erregistroa-Elkarteak-Eskaera. (PDF 82kb)
Dokumentazio gehigarria
-
Elkartearen IFK.
-
Estatutu ofizialak.
-
Zuzendaritza Batzordearen osaketa.
-
Ordezkarien harremanetarako datuak.
-
Alta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan.
-
Bazkide kopuruaren egiaztagiria.
Prezioa: Doan.
Ebazteko eta jakinarazteko epea
Aurreikusitako epea: 3 egun.
Ebazteko gehienezko epea: 3 hilabete.
Epe barruan ez erantzutearen ondorioak: Positiboa.
Eskabidearen osteko prozedura
-
Eskabidea eta erantsitako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
-
Eskabidea erregistratzea eta eskaneatzea eta kopia interesdunari ematea.
-
ARLO SOZIOKULTURALARI bidaltzea.
Geroko izapideak
ARLO SOZIOKULTURALA.
-
Zenbakia esleitzea eta Elkarteen Udal Erregistroan izena ematea.
-
Elkarteari jakinarazpena bidaltzea, izen-ematea eta esleitutako zenbakiaren berri emateko.
Argibideak
Elkarteak behartuta daude egindako aldaketa guztiak Udalari jakinaraztera (egoitza soziala, zuzendaritza batzordea, estatutuak, desegitea, etab.), aldaketak burutu eta hurrengo hilabetean. Betebehar horiek konplitzen ez badira, Udalak Erregistroan baja eman ahal izango dio elkarteari.
Informazio gehigarria (EUSKO JAURLARITZAKO ELKARTEEN ERREGISTROAN ALTA), helbide honetan: www.euskadi.net.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
- Legezko ordezkaritza-agiria
- Eskabidea
- Estatutu ofizialak
- Zuzendaritza batzordea
- Alta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan
- Bazkide kopurua
Oharrak
Non egin behar da
HAZ- ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
Astelehenetik ostiralera: 8:00 - 15:00
Sabino Arana 1A. 48450 Etxebarri
Telefonoa: 94 426 7000
Faxa: 94 449 1548
e-mail: sac@etxebarri.net
Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK