Terrazak bide publikoan instalatzearen gaineko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Terrazak bide publikoan instalatzearen gaineko baimena. (PDF 100kb)

 

Zer da: Terrazak, estaliak ala ez, bide publikoan, gune askeetan, eremu berdeetan eta abarretan instalatzeko lizentzia da. Urte osokoa edo aldi batekoa den instalazio hau ostalaritzaren eta antzekoen osagarria da.

 

Nork eskatzen du: Jardueraren titularrak edo haren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da

Terraza eta Mahaien Tokiko Ordenantzan ezarritakoaren arabera:

  • Urteko terraza: aurreko ekitaldiko urriaren 15 eta abenduaren 10 artean.
  • Denboraldiko terraza: terrazen denboraldia urtebetez azpikoa denean, eskaera, gutxienez, hilabete 1 lehenago egin beharko dagokion denboraldia hasten den eguna baino. (Ikus oharrak atalean denboraldi bakoitzari dagozkion datak).

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatzea. Zuzena bada, eskaera jaso, eskaneatu eta erregistratzea, dokumentazioarekin batera.
  2. Eskatzaileari kopia zigilatua ematea, egiaztagiri modura.
  3. Udal Bulego Teknikora igortzea izapidetze aldera.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Txosten teknikoa igortzea.
  2. Ebazpena.
  3. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea

 

Argibideak

Ostalaritzako terrazak denboraldi hauen arabera baimenduko dira:

  • Urteko terraza, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
  • Denboraldi luzea, martxoaren 1etik urriaren 31ra.
  • Denboraldi ertaina, maiatzaren 1etik urriaren 31ra.
  • Udako denboraldia, ekainaren 1etik irailaren 30era.
  • Udako denboraldi laburra, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra.
  • Udako hilabete bateko denboraldia, uztaila edo abuztua.

Denboraldi bakoitzean zehar ez da denboraldi-aldaketarik onartzen. Eskatzen den aldaketak hurrengo denboraldian izango du eragina.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak