Biztanleen udal erroldan baja

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Biztanleen udal erroldan baja (PDF 106kb).

 

Zer da

Etxebarriko biztanleen udal Erroldan jasotako pertsona baten izen-ematearen gaineko baja eskatzean datza, egoera hauetatik eratorria:

  1. Herritarraren heriotza eta baja behin senide batek eskatua.
  2. Atzerritar batek, erkidegokoa izan ala ez, eskatzea.
  3. Salatzeagatik.

 

Nork eskatzen du

Interesa duen edozein pertsonak edo horien legezko ordezkariak, kasu hauetan:

  1. Senide bat.
  2. Interesdunak.
  3. Edozeinek.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kb).

(Eskaeran jarri behar da, atzerriratzea baldin badago, jatorrizko estatua).

 

Dokumentazio gehigarria

Kasu bakoitzerako:

  1. Heriotza:
    • Heriotza-ziurtagiria.
  2. Atzerrira emigrazioagatik baja
    • Eskatzailearen AIZ edo Pasaportea.
  3. Bajak Ofizioz:
    • Eskatzailearen NAN.
    • Eskaera sendotzen duen dokumentazioa (Banantze-epaiak, ebazpen judizialak...) Ez da ezinbestekoa baina bai komenigarria.

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Heriotzagatik edo atzerriratzeagatik baldin bada: berehala.

Salaketagatik baldin bada, epea 6 hilabetez luza daiteke. Epean ebazten eta jakinarazten ez baldin bada, espedientea iraungitzen da, hala adieraziz.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Heriotzaren-ziurtagiria edo agiri-judiziala, hala badagokio, jasotzea.
  3. Erregistroa, eskaneatzea eta interesa duen pertsonarentzako kopia egitea.
  4. Biztanleen erroldaren datu basean datuka sartzea.
  5. Dokumentazioaren kopia.
  6. Dokumentazioaren banaketa ESTATISTIKA.

 

Geroko izapideak

ESTATISTIKA

A eta B. HERIOTZA EDO ATZERRIRATZEA

  • Baja automatikoki egiten da, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu ondoren.
  • EINaren jakinarazpena itxoin behar baldin bada, 4 hilabetez luza daiteke.

C. BAJA SALAKETAGATIK

  • Udaltzaingoari txostena eskatzen zaio bertan ez bizitzearen ingurukoa.
  • Espedientaren hasiera-dekretua egiten da.
  • Jakinarazpen pertsonala (lortzen baldin bada):
    • Espediente osoa, alegazioekin hala baleude, Bizkaiko Erroldatze Kontseiluari igorri honek txostena egin dezan.
    • Aldeko txostena burutu eta gero, EINek Ofiziozko Baja baimentzen du eta Udalak baja dekretatzen eta jakinarazten du.
  • Jakinarazpen pertsonala (lortzen EZ baldin bada):
    • Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazten da
    • Azaldu bezala espediente guztia bidaltzen da.
    • Aldeko txostena burutu eta gero, EINek Ofiziozko Baja baimentzen du eta Udalak baja dekretatzen eta jakinarazten du

 

Argibideak

Erroldatik ofiziozko bajak Udalak edo edonork eskatuta, interesduna izan ala ez, burutu daiteke.

Atzerrira bizitzera doazenen espainiarrek dagozkien enbaxadaren edo kontsuletxearen bidez alta eskatu beharko dute.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
  • Heriotza-ziurtagiria
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak