Aldamioen, karga-jasogailuen, edukiontzien eta laneko beste elementu osagarrien kokapena, bide publikoa okupatuz, burutzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Aldamioen, karga-jasogailuen, edukiontzien eta laneko beste elementu osagarrien kokapena, bide publikoa okupatuz, burutzeko lizentzia. (PDF 96kb)

 

Zer da: Aldamioen, karga-jasogailuen, edukiontzien eta laneko beste elementu osagarrien kokapena dela-eta, Bide Publikoaren aprobetxamendu berezirako lizentzia da.

 

Nork eskatzen du: Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo bere legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua

 ESKAERA OROKORRA (PDF 97kb)

 

Dokumentazio gehigarria

  • Okupatu nahi den jabari publikoko zati edo espazio zehatzaren krokisa, azalera zehaztuz.
  • Ezaugarriak: Finkatu asmo diren instalazio motak, horien ezaugarriak, materialak eta unitate kopurua.
  • Burutu nahi den aprobetxamenduaren epea eta ordutegiak.
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua
  • Bereziki, aldamio eta material-jasogailuetarako: Aldamioen ziurtagiria eta haren instalazioarekin lotutako Segurtasun eta Osasun arloko Oinarrizko Ikerketa, dagokion teknikariak idatzia (onespena ez da beharrezkoa)

 

Prezioa

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
  2. Erregistratu, eskaneatu eta interesdunari kopia ateratzea.
  3. Udal Bulego Teknikora bidaltzea izapidetzeko.

 

Geroko izapideak

UBT

  1. Proiektuaren ikerketa eta azterketa, hirigintza-araudira egokitzen den egiaztatuz. Eragindako beste herri-administrazio batzuen txostena igortzea beharrezkoa balitz, horiei eskaeraren berri ematea.
  2. Txosten teknikoa igortzea.
  3. Ebazpena.
  4. Interesdunari ebazpenaren berri ematea.

ZERBITZU EKONOMIKOAK

  1. Likidazioa.
  2. Likidazioa interesdunari igortzea.

IDAZKARITZA

  1. Udal Bulego Teknikoaren eginbidearen ostean artxibatzea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Instalazio partea
  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Beste batzuk
  • Eskabide orokorra
  • Egoitza eta Lan baimena

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak