Ibilgailuen gaineko zergen likidazioa zuzentzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Ibilgailuen gaineko zergen likidazioa zuzentzea (PDF 90kb).

 

Zer da: Ordaindutako ibilgailuen gaineko zergaren likidazioan aldaketak egiteko aurkeztu daitekeen eskaera da, baldin eta aldaketa horiek Administrazioari edo zergadunari berari egotzi dakizkiokeen arrazoien ondorioz bada.

 

Nork eskatzen du: Interesa duen edozein pertsonak edo horren legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan. Baldin eta jakinarazitako likidazioa edo zerga berrikusteko baldintzak betetzen badira.

 

Eskabide-eredua

 ESKABIDE OROKORRA (PDF 97kB)

 

Dokumentazio gehigarria

IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:

  • Ibilgailuaren Azterketa teknikoaren txartela

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: astebete.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskabidea eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
  2. Erregistroa, eskaneatzea eta interesa duen pertsonarentzako kopia egitea.
  3. ZERBITZU EKONOMIKOEI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ZERBITZU EKONOMIKOAK.

  1. Azterketa teknikoaren txartelean egindako aldaketak Trafiko Zuzendaritzarekin egiaztatzea.
  2. Udalak dauzkan eta zergadunak aurkeztu dituen datuak kontrastatzea.
  3. Likidazioa zuzentzea.
  4. Jakinaraztea.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • IAT txartela
  • Eskabide orokorra

Legezko informazioa

Ez dago izapide honi loturiko lege-araudirik.

Oharrak

Non egiten da

HAZ - ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000 - 94 426 7010 - 94 426 7008

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net - servicios.economicos@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net> IZAPIDEAK