Bizileku iraunkorreko baimenik gabeko europako erkidegokoa ez den atzerritarrentzat errolda-izen ematearen berriztapena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

IZAPIDEAREN ARGIBIDE OSOA

 Bizileku iraunkorreko baimenik gabeko europako erkidegokoa ez den atzerritarrentzat errolda-izen ematearen berriztapena (PDF 88kb).

 

Zer da: Espainian bizileku iraunkorreko baimena ez duten Europako Erkidegokoa ez den atzerritarrek 2 urtean behin erroldan duten izen-ematea berriztatzean datza.

 

Nork eskatzen du: Interesdun orok (aurrez aurreko izapidea) edo, adingabeen kasuan, horren guraso edo legezko ordezkariak.

 

Noiz eskatzen da: Urte osoan.

 

Eskabide-eredua: Ez da dokumentu espezifikorik behar. Berritzeko, erroldaren aplikazioak sortzen duen dokumentua erabiliko da.

 

Dokumentazio gehigarria

  • Indarreko bizileku-baimena (AIZ) edo, halakorik ezean, jatorri herrialdeko indarreko dokumentazioa (Pasaportea).

 

Prezioa: Doan

 

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala.

Plazo máximo: ez dagokio.

Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

 

Eskabidearen osteko prozedura

  1. Eskatzailearen eta emandako dokumentazioaren egoera erroldan egiaztatzea.
  2. Programan eskabidea betetzea eta sinatzeko inprimatzea.
  3. Eskabidearen kopia interesdunari ematea.
  4. Errolda berritzea.
  5. ESTATISTIKARI bidaltzea.

 

Geroko izapideak

ESTATISTIKA

  1. Egiaztatzea eta artxibatzea.
  2. Erroldaren berritzea eta hileko gainontzeko mugimenduak EINera igorriko dira, hilabete bakoitzeko azkenaurreko baliodun egunean.

 

Argibideak

Interesdunak izapide hau burutzeko, erroldarekin lotutako beste edozein izapide egin beharra aprobetxa dezake: bizileku aldaketa, datu pertsonalen aldaketa...

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.

Legezko informazioa

Oharrak

Non egiten da

HAZ-ETXEBARRI. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

Astelehenetik ostiralera 8:00 - 15:00

Sabino Arana 1A Etxabea. 48450 Etxebarri

Telefonoa: 94 426 7000

Faxa: 94 449 1548

e-mail: sac@etxebarri.net

Telematikoa: www.etxebarri.net > Izapideak